Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
Osasuna

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug

Osasun txartel indibiduala

Osasun txartel indibidualaZerbitzu honetan kudeatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) herritarren osasun-txartel indibiduala (OTI). OTIa da Osakidetzan, finantzaketa publikoaren kargura, osasun-asistentzia jasotzeko eskubidea aitortzen duen egiaztagiria.

Garrantzitsua da OTIa eguneratuta edukitzea aseguramendu-egoera fidelki isla dezan. Horretarako, osasun-etxean jakinarazi beharko zaie baldin eta ohiko bizilekua edota aseguramendu-egoera aldatuko balitz. OTIaren balio-denborari dagokionez, oraingoak balio izaten segitzen du iraungita egonik ere, hau da, EZ da beharrezkoa berritzea iraungita egoteagatik soilik.

OTIaren eskaera: EAEn bizi zaren herritarra bazara eta OTIa lortu nahi baduzu, osasun-zentroan eskatu beharko duzu; horretarako, han emango dizuten eskabide-orria bete eta adierazten dizuten dokumentazioa eraman beharko diezu. 

OTIa lortu nahi dut

  • NANaren fotokopia
  • Euskadiko udalerri batean erroldatuta zauden ziurtagiria
  • Adingabeen kasuan, Familia Liburua, non agertuko diren adingabea eta GSINek hura esleitu dion titularra, edo, jaioberria den kasuan, jaiotza-inskripzioaren egiaztagiria, baldin eta erregistroa ospitalean izapidetu bada.

OTIko nire datuak aldatu nahi ditut

  • Etxetik hurbilen daukazun osasun-etxera joan beharko duzu, OTIa lortzeko eskabide-orria bete eta eskatzen dizuten dokumentazioa eraman beharko diezu, egin nahi duzun aldaketaren arabera.

Osasun Txartel Indibiduala galdu dut edo lapurtu egin didate. Zer egin behar dut?

  • Galeraren kasuan: zure osasun-zentrora joan, eskabide-orria bete, eta goian, “OTIa lortu nahi dut” atalean zehaztutako dokumentazioa eraman behar duzu.
  • Lapurretaren kasuan: zure osasun-zentrora joan, eskabide-orria bete eta lapurretaren salaketaren kopia eraman behar duzu.

Beste kontsulta batzuetarako, honako kontaktu hauetan erantzungo dizute:

 

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana