Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
  4.  
  5. Osasuna eta aisia
Osasuna

Elikadura-higiene zuzen baterako gomendioak

 

Elikadura-higienea osasun iturri da. Gaixotasun batzuk saihets daitezke elikagaien manipulazioan eta prestakuntza prozesuan behar diren arretazko neurriak hartzen badira.

Gainera, udan, jaki gordin gehiago kontsumitzen direnez eta, horrez gain, beroaren ondorioz, elikagaietako germenen ugalketa areagotzen denez, beste urtaroetan baino arreta neurri zorrotzagoak hartu beharra dago.

Hauek dira gomendioetako batzuk:

  • Elikagaien iraungipen dasta begiratu. Galkorrak direnek (okela, arrainak, zenbait esneki) hozkailuan egon behar dute.
  • Azken unean erosi jaki izoztuak eta zorro isotermoetan eraman. Elikagairen bat desizozten hasten bada, ahalik eta azkarren kontsumitu. Ez berriro izoztu.
  • Ez ipini hozkailuan elkar ukitzen elikagai gordinak eta kuzinatuak eta babestu edo estali zenbait produktu, hala nola, okela, arrainak edo prestaturiko jakiak.
  • Jakiak prestatu aurretik, eskuak garbitu. Saiatu jakien gainean tabakorik ez erretzen, eztul egiten edo txiklea mastekatzen.
  • Betiere mahai tresna, plater eta erretilu garbiak erabili.
  • Ez aprobetxatu koloreagatik, usainagatik edo gustuagatik susmagarriak gertatzen diren produktuak.
  • Ur ugaritan garbitu frutak, barazkiak eta berdurak kontsumitu aurretik.
  • Ez kontsumitu arrautza hautsiak.
  • Arrautza daramaten jakiak prestatzerakoan (tortillak, nahaskiak, arrautzaztatuak), arrautza ongi gogortu arte kuzinatu. Arretarik handienaz jokatu etxeko maionesaren elaborazioan eta kontserbazioan, eta ahalik eta azkarren kontsumitu.
  • Ez edan kontrolpean ez dauden iturrietako urik.

Elikadura- higienea osasun iturri da.

Erlazionatutako edukia


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail:dirsalud-san@euskadi.eus

Azken eguneratzea: 2016/08/08

Euskadi, auzolana