Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
  4.  
  5. Osasuna eta aisia
Osasuna

Bidaiatzeko gomendioak

 

Gaur egun, gero eta pertsona gehiagok erabakitzen du bidaiatzea. Horregatik, oso garrantzitsua da hainbat gomendio betetzea bidaian gerta daitezkeen ezbeharrek planak ez zapuzteko.

Ondorengo agiriek informazio ugari biltzen dute, hala nola bidaia hasi aurretik kontuan hartu beharreko puntuak, atzerrirako bidaietan bete beharreko protokoloa, elikadura egokienaren inguruko informazioa eta larruazalak behar duen oinarrizko zainketaren inguruko gomendioak.

Horrela, eroso bidaiatu ahal izango da eta segurtasunez aurre egin bidaian sor daitezkeen ezbeharrei.

Bidaiatu aurretik

Igo

Bidaiatzerakoan arretazko neurri sail bat hartzea komeni da:

  • Gomendagarria da senda-kutxa txiki bat eramatea eta bertan, gasak, bendak, tiritak eta soluzio desinfektagarri bat ez ezik, minaren aurkako analgesikoak eta eguzkitik babesteko kremak barne hartzea.
  • Gaixotasun kronikoren bat jasaten baduzu, ez ahaztu horretarako medikazioa ere eramatea.
  • Bidaiatzera zoazenean, ahal dela saihestu jendetza-orduak eta ez hartu alferreko arriskurik. Istripu kasuan deitu 112 zenbakira, ez jokatu inoiz era indibidualean. Itxaron zerbitzu sanitarioak etorri arte.
  • Eraman beti aldean Osasun Txartela eta informa zaitez zein diren zoazen lekuko larrialdietako telefono zenbakia eta hurbilen daukazun Osasun Zentroa.

Atzerrira bidaiatzea

Igo

Atzerrira bidaiatzeko asmoa baduzu, ez ahaztu Gizarte Segurantzako kartila, Osasun Txartel Indibiduala (OTI) eta Nortasun Agiri Nazionala eramatea.

Gainera, Europako Osasun Txartela eskatu behar duzu europar espazio ekonomikoko herrialdeetarako, edo zoazen herrialdeko baliokidea, Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazioko Zentroetan.

Nahiz eta berehalako atentzio sanitarioa doakoa den Europako herrialde hauetako askotan, beste batzuetan agian tratamenduaren eta medikamentuen kostua ordaindu beharra gertatuko zaizu. Kasu horretan, gorde fakturak eta eska ezazu ordainketa dagokion atzerritar Erakundean, bueltan itzuli aurretik.

Erlazionatutako edukia

Ibilbideak eta erromesaldiak. Aterpetxeak

Igo

Erromesaldi ibilbideak edo antzekoak egiten dituen jende kopurua igo egin da azken urteotan, eta baita hurbileko ostalaritza instalazioen edo ibilbide horiei zehatzago lotutako aterpetxeen erabilera ere.

Erantsitako liburuxken helburua ibilbide edo jarduera horiek egin dituen jendeari oinarrizko osasun-gomendioak ematea da, osasuna zaintzeko eta kontrako eraginak saihesteko; eta beste aldetik gomendioak ostatuen arduradunei zuzenduak instalazio hauen kudeaketan izurriteen prebentzioa kontutan hartzeko nahigabeko egoerak saihesteko.

 

Gomendio higieniko-sanitarioak:

Larruazalaren zainketa

Igo

Larruazalak zainketa berezi batzuk behar ditu. Urtaro honetan, giro eguzkitsuekin eta askok beltzaran egoteko izaten duten obsesioarekin, larruazalaren zainketak areagotu beharra dago.

Eguzkia gauza ederra da geure larruazalean D bitamina eratzen laguntzen duelako, hezurretan kaltzioaren zurgapena areagotzen duelako eta errakitismoa eta osteoporosia prebenitzen dituelako.

Baina ez dugu saiatu behar azkarregi belzten kolore beltzaran eder bat erakustearren. Eguzkitan luzaroegi egoteak, larruazala erretzeaz gain, ondorio kaltegarriak dakartza, adibidez, zimurrak, gazteegi zahartzea eta, inoiz, minbizia ere bai.

Ondorio kaltegarri hauek saihesteko honako aholku hauek kontuan eduki beharra dago:

      • Aurreneko egunetan era gradualean hartu eguzkia, ordu eguzkitsuenak saihestuz.
      • Kontuan eduki behar dugu zer motatakoa den gure larruazala, eta eguzkitik babesteko krema egokia erabili.
      • Haurrak sentikorragoak dira, beraz, arreta neurriak areagotu egin behar dira hauekin.
      • Azkenik, kontuan eduki behar dugu medikamentu batzuk kontrako erreakzioak eragin ditzaketela, hartzen ditugun bitartean eguzkitan jartzen bagara.

Ez dezagula inoiz ahaztu geure larruazala bakarra eta bizitza guztirako dela.

Erlazionatutako edukia


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@euskadi.eus

Azken eguneratzea: 2016/08/08

Euskadi, auzolana