Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Internet-zerbitzuak

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug

Osasun-karpeta

Zure Osasun-karpetara sartzera gonbidatzen zaitugu, informazio-, komunikazio- eta prestakuntza-tresna bezala erabili dezazun. Osasun-karpetaren bidez, hau guztia egin dezakezu:

  • Zure txostenak kontsultatu eta deskargatu: ospitaleko altak, kirurgia, analitika, erradiologia eta anatomia patologikoa, baita lehen mailako arretako txostenak ere, zure sendagileari eskatu ostean eginak.
  • Zure farmakologia-historia kontsultatu: preskripzioak eta tratamendu aktiboaren orria; baita zure txertaketa-historia eta proba medikoetako erradiazioarekiko esposizioa ere.
  • Lehen mailako arretako sendagilearekin, erizainarekin, emaginarekin edo ospitaleko espezialistarekin zer hitzordu dituzun kontsultatu.
  • Zure osasunerako eta zure familiaren osasunerako informazio eta esteka interesgarriak ikusi.
  • Ohitura osasungarriei (dietari, jarduera fisikoari eta tabakoa erretzeari) buruzko galdera-sortak bete, eta, galdera-sorta amaitzean, aholkuak jaso. Ohiko patologiei eta osasun-arazoei buruzko informazioa ikusi.
  • Osakidetzatik kanpoko zure txostenak sartu, pdf formatuan, Txostenak igo atalaren bidez.
  • Zure historia klinikoan idatzi behar dela iruditzen zaizun informazioa idatzi, Nire egunerokoa atalean. Zure sendagileak ikusi ahalko du, kontsultara zoazenean.
  • Zure familiako medikuari edo espezialistei zalantzak edo mezuak bidali, Nire medikuarentzako zalantzak atalaren bidez, medikuaren edo espezialisten onarpena jaso ostean. Zure sendagileak ere informazioa bidal diezazuke, Pazientearentzako mezuak atalaren bidez.
  • Amaitzeko, autojarraipenerako programetan izena eman dezakezu, osasunaren parametro batzuk kontrolatzeko, hala nola arteria-tentsioa, pisua, eta tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa. Gero, zure osasun-profesionalak baliozkotu beharko ditu parametro horiek.
Doako online ikastaroa sartu
Osasun-karpeta
Azken aldaketako data: 2017/05/24

Euskadi, auzolana