Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Gaixotasunak
  4.  
  5. GIB/hiesa eta STI
  6.  
  7. GIB/hies egoera epidemiologikoa

GIB/hies eta Sexu Transmisiozko Infekzioen egoera epidemiologikoa

GIB/hies egoera epidemiologikoak eboluzio garrantzitsu bat ezagutu du agertu zenetik.

1994, 1995 eta 1996 urteek epidemiaren gailurra suposatu zuten, urtero 500 inguru hies kasu berri diagnostikatzen zirelarik. Halere, urte haietatik aurrera zifrak nabarmenki gutxituz joan ziren tratamendu antirretrobiral berriei esker.

2007 urtetik aurrera, badaude GIBari buruzko datu epidemiologikoak ere, hau da, infekzioa harrapatzen duten pertsonen kopuruari buruzkoak. Azken urte hauetan hies kasuak gutxitu egin badira ere, ez da gauza bera gertatu GIBarekin eta esan daiteke egonkor mantentzen dela, urtero 200 inguru kasu berri detektatzen direlarik.

Bestalde, 2000ko hamarkadaren hasieratik sexu-transmisiozko infekzioak areagotzen ari dira, sifilis eta gonokoziak, esaterako, urte askoren buruan gutxituta zeudenak. Oraintxe bertan, Sexu-transmisiozko Infekzioak (STI) osasun-arazo publiko bat dira. Horregatik, hobetu beharra dago infekzio horiei buruzko informazio epidemiologikoa.

Dokumentazioa

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana