Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Gaixotasunak
  4.  
  5. GIB/hiesa eta STI
  6.  
  7. Galdera ohikoenak

GIB infekzioari buruzko ohiko galderak

 

Zein dira GIB infekzioaren sintomak?

Igo

 

Ez dago GIB infekzioaren sintoma espezifikorik. Pertsona bat kutsatua dagoen ala ez jakiteko era bakarra GIB proba espezifikoa egitea da.

 

Zenbat denbora itxaron behar da GIB proba egiteko arrisku praktikaren bat izan ondoren?

Igo

 

Probaren emaitza ezbairik gabea dela ziur egoteko hiru hilabete igarota egon behar dute azken arrisku praktika izan zenetik. Hori da leiho aldia deitzen zaiona.
Halere, medikuak erabaki dezake GIB proba egitearen egokitasuna, hiru hilabeteak oraindik igaro ez badira ere.

 

Zertan dautza GIB detektatzeko test azkarrak?

Igo

 

Test azkarren ezaugarri nagusia da emaitzak 30 minutu igaro baino lehen lortzen direla, odol edo listu kantitate txiki bat erabiliz.
Emaitza positiboak ez dauka behin betiko izaerarik, horregatik betiere berretsi egin behar da odol analitika baten bidez.
Test azkarraren emaitza negatiboa bada eta azken arrisku praktikatik hiru hilabete igaroak badira, emaitza hori har daiteke behin betikotzat.

 

Eraginkorra al da preserbatiboa GIB kutsapena eragozteko?

Igo

 

Bai. Preserbatiboak guztiz eraginkorrak dira GIB kutsadurastik babesteko, behar bezala erabiltzen badira sartzea gertatzen den sexu harreman guztietan (baginakoa, uzkikoa, aho sexua).
Latexezko preserbatiboak langa fisiko eraginkorra dira, mikroorganismoak eta birusaren tamainako edozein partikula igaro ahal izatea oztopatzen baitute. Gerta litezkeen urratuak eta hutsegiteak gehiago zor izaten zaizkio erabiltzailearen akatsei produktuari berari baino.

 

Ba al du kutsapen arriskurik felazioak?

Igo

 

Felazio batean GIB birusa kutsatzeko arriskua askoz ere txikiagoa da baginako edo uzkiko sartzean baino; halere, ez da ezinezkoa. Arriskua felazioa egiten duenarentzat da (ahoaz semena ukitzeagatik). Felazioa egiten zaionak ez dauka arriskurik (GIB ez da kutsatzen listuaz).
Halere, sexu bidezko transmisioko beste infekzio batzuen arriskua (sifilis, gonorrea, herpes, etab.) izan daiteke larria pertsona bientzat.
Bai GIBaren eta bai sexu bidezko transmisioko beste infekzio batzuen arriskua saihestu egiten da preserbatiboa behar bezala erabiliz gero.

 

Ba al du GIB kutsatzeko arriskurik cunnilingusak?

Igo

 

Cunnilingus batean GIB birusa kutsatzeko arriskua askoz ere txikiagoa da baginako edo uzkiko sartzean baino; halere, ez da ezinezkoa. Arriskua cunnilingusa egiten duenarentzat da (ahoaz baginako jariakinak ukitzeagatik). Cunnilingusa egiten zaionak ez dauka arriskurik (GIB ez da kutsatzen listuaz).
Halere, sexu bidezko transmisioko beste infekzio batzuk (sifilis, gonorrea, herpes, etab.) harrapatzeko arriskua izan daiteke larria pertsona bientzat.
Bai GIBaren eta bai sexu bidezko transmisioko beste infekzio batzuen arriskua langa metodoak erabiliz saihesten da, adibidez, preserbatibo irekiak, latexezko xukaderak edo plastikozko babesgailuak.

 

Ba al du GIB kutsatzeko arriskurik anilingusak (mihiaz uzkia ukitzea)?

Igo

 

Bada arriskua, oso baxua bada ere, eta betiere egiten duenarentzat. GIB transmisioa gerta liteke anilingusa egiten zaion pertsonak odola baleuka gorozkietan edo uzki inguruan (hemorroideak, fistulak, etab.).
Sexu praktika honek badu zerikusia beste zenbait infekzioren kutsapenarekin, adibidez, sifilisa, hepatitisa eta zenbait parasito, horregatik, langa metodoak erabiltzea gomendatzen da.

 

Ba al du arriskurik semen aurreko likidoak?

Igo

 

Ez da frogatu kutsapen kasurik bide honetatik, baina semen aurreko likidoa gerta liteke infektatua egitea eta GIB infekzioa eragitea.
Preserbatiboa behar bezala erabiltzeak saihestuko du kutsapen arriskua; horregatik erabiltzea gomendatzen da.

 

Kutsatzen al da GIB musu sakonengatik?

Igo

 

Ez. GIB ez da kutsatzen listuaren bidez.

 

Kutsa al naiteke beste pertsona bat masturbatzeagatik edo berak ni masturbatzen banau?

Igo

 

Ez. Kutsakorrak izan daitezkeen fluidoek beste pertsona baten larruazal sanoa ukitzeak ez dakar GIB kutsatzeko arriskurik.

 

Zenbat denbora bizirauten du GIB birusak giza organismotik kanpo?

Igo

 

Giza organismotik kanpo GIB berehalaxe inaktibatzen da eta kutsatzeko gaitasuna galtzen du.
Ez da ezagutu GIB kutsapen kasu bakar bat ere kutsatua egon zitekeen objekturen bat ustekabean ukitu izanagatik gertatu denik (botata zegoen xiringaren batekin ziztatzea, preserbatibo erabiliak ukitzea, etab.).
Normalean, objektu hauetakoren bat ukitzen denean, ez da gomendatzen GIB proba egitea. Beste infekzio batzuen posibilitatea ordea, adibidez, B hepatitisa, C hepatitisa edo tetanosa, baztertu beharra dago mota honetako esposizio baten ondoren.

 

Zauri bat daukat eta fluido bat erori zait bertara GIB kutsatu lezakeena (odola, semena, baginako fluidoa). Badut kutsatua egoteko arriskurik?

Igo

 

Ez da kutsapenik gertatzen fluidoa hartzailearen odol zirkulazioan sartzen ez den bitartean. Azaleko zauri edo hazbizar batekiko kontaktuak ez da uste GIB kutsatzeko arriskurik daukanik.
Zauri irekietan ere kutsapen arriskua oso txikia da; horregatik, kasu bakoitzean profesional batek benetako arriskuaren balorazioa egitea komeni da.

 

Ba al dago odol transfusioen bidez kutsatzeko arriskurik?

Igo

 

Odol transfusioagatik kutsatzeko arriskua gaur egun esan daiteke nulua dela.
1987az gero, odol bankuek odol lagin guztien kontrol analitiko zehatza egiten dute. Aipatu dataz gero, ez da dokumentatu GIB infekzioko kasu bakar bat ere odol edo hemoderibatuen transfusioari zor izan zaionik.

 

Arriskutsua al da GIB daukan pertsona batekin bizitzea?

Igo

 

Ez. GIB daukan pertsona batekiko eguneroko bizikidetzan ez dago kutsapen arriskurik.
GIB ez da transmititzen uraren edo airearen bidez; ez elikagaien edo intsektuen bidez; ez odolarekiko edo fluido sexualekiko kontakturik inplikatzen ez duten tresnak partekatzeagatik; ez gorozki, listu, sudur fluido, izerdi, malko, okada edo gernuagatik, baldin odolik ez badaukate.

Azken eguneratzea: 2010/03/11

Euskadi, auzolana