Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?
Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?
Kaixo. Osane deitzen naiz. Zure mediku, erizain, emagin edo pediatrarekin zita bat eskatzen lagun zaitzaket edo gripeari eta beste gaixotasunei buruzko infromazioa aurkitzen lagundu. Elikadura, haur-osasuna, txertoak edo beste zenbait gaiei buruz ere informazioa aurki dezaket.
Zer da CPI delakoa?
Erosketa Publiko Berritzailea da CPI. Eskaria kontuan hartzen duen berrikuntza-politikako tresna izanik, sektore estrategikoak sustatzeko sortutako ekimen bat da. Hain zuzen ere, administrazio publikoetako erosketak erabili nahi dira garapen teknologikoa bultzatzeko eta ondasun eta zerbitzu berritzaileak lortzeko.
Erosketa publikoen ikuspegi berri hau funtsezko tresna izan daiteke enpresa berritzaileak sendotzeko, balio erantsi handiagoko proposamenak egitera bultzatzen baititu sektore pribatuko enpresak, Administrazioaren proiektu estrategikoentzako konponbideak sortzeko orduan.
Osakidetzak berrikuntzaren sustatzaile izan nahi du osasun arloan CPIaren bitartez, eta osasunarekin zerikusia duten arlo teknologikoen artean, garatzeko aukera handienak ematen dituztenen alde egin.
CPIren mesede nagusiak: