Portal de Osakidetza

Acceso a la página de inicio de euskadi.eus

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Empresas
  4.  
  5. Información administrativa
  6.  
  7. Autorizaciones centros

Izurriak kontrolatzeko kontuan hartu beharreko alderdiak

Zer neurri aplika daitezke izurriak kontrolatzeko?

  • Prebentzio-neurriak: garbitasuna, higienea eta saneamendua. Lehenengo neurria eta eraginkorrena da izurriak sortzeko gune izan daitezkeen lekuak desagerraraztea eta sor ez daitezen ahalegintzea.
  • Metodo pasiboak: hesi fisikoak jartzea, eremu eta instalazioetara izurriak irits ez daitezen, eta ahalik eta gehien zaildu dezaten izurrien babes eta manten leku bihurtzea (pitzadurak eta zuloak tapatzea, leihoetan eltxo-sareak jartzea eta abar).
  • Metodo aktiboak:
    • Metodo fisikoak eta mekanikoak: izurria desegiteko aplikatzen diren neurriak dira (tenperatura altua, argi ultramorea, soinua eta abar).
    • Metodo kimikoak: biozida gisa ezagutzen diren substantzia kimikoak erabiltzea da, izurriak kontrolatzeko.
    • Metodo biologikoak edo ekologikoak: izurriaren etsai naturalak erabiltzea (parasitoak, harrapariak edo gaixotasunak sortzen dituzten organismoak).

Arau orokor gisa, izurri bat kontrolatu nahi bada, metodo fisikoak, mekanikoak, biologikoak edo ekologikoak erabiliko dira lehendabizi, eta ezinbestekoa denean, soilik, biozidak.

 
 
 
Azken eguneratzea: 2013/01/29

Euskadi, bien común