Portal de Osakidetza

Acceso a la página de inicio de euskadi.eus

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Empresas
  4.  
  5. Información administrativa
  6.  
  7. Autorizaciones centros

Izurriak kontrolatzeko kontuan hartu beharreko alderdiak

Zer da izurriak kontrolatzeko programa?

  • Osasun- eta ingurumen-baldintza egokiak lortzeko beharrezko prebentzio- edo kontrol-prozesuak dituen sistema bat da; xedea da, organismo kaltegarriak ez ugaltzea, eta osasunerako eta ingurumenerako arriskuak minimizatzea.
  • Izurriak kontrolatzeko programa egiteko UNE 171210:2008 arauan ezarritako irizpideak bete behar dira. Etapak:
    • Egoera-diagnosia.
    • Jarduera-programa.
    • Ebaluazioa.
  • Egoera-diagnosia:
    • Aurretiko informazioa jasotzea, ikuskapena egitea, egoera aztertzea. Establezimenduaren eta inguruaren ezaugarriak, organismo kaltegarrien aurrekariak eta haiek izatea eta ugaltzea laguntzen duten faktoreak, organismo kaltegarria identifikatzea, zenbateko kontaminazioa/infestazioa dagoen kalkulatzea eta abar.
  • Jarduera-programa: espezie kaltegarrien populazioa tolerantzia-atariaren azpitik edukitzeko jardueraneurriak eta -estrategiak hartzea da, denboran zehar nola burutu ordenaturik:
    • Egitura- eta eraikuntza-elementuen gaineko neurriak.
    • Baldintza higieniko-sanitarioen eta ingurumenekoen gaineko neurriak.
    • Portaera eta ohitura osasungarriak garatzeko neurriak.
    • Espezie kaltegarriaren gaineko zuzeneko kontrol-neurriak:
      • Metodo fisikoak.
      • Metodo fisiko-kimikoak.
      • Metodo biologikoak.
      • Metodo kimikoak.
 
 
 
Azken eguneratzea: 2013/01/29

Euskadi, bien común