Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresak
  4.  
  5. Administrazio-prozedurak
Administrazio-prozedurak

Faktura Elektronikoa

Osakidetza/Osateken faktura elektronikoaren sarrera-puntua Osakidetzak bere Zerbitzu Erakundeei ondasunak eman edo zerbitzuak eskaintzen dizkieten hornitzaileen eskura jartzen duen zerbitzua da, faktura elektronikoak aurkez ditzaten eta horien egoera kontsultatu dezaten.

 

Fakturak jasotzeko puntu orokor hori gure hornitzaileek egiten dituzten fakturak jasotzeko puntu bakarra izango da; hain zuzen ere, Osakidetzak ez duelako Estatuko Administrazio Orokorrak faktura elektronikoak sartzeko ezarritako puntu orokorrari atxikitzeko asmorik.

 

Abiaraztea

 

Osakidetza/Osateken faktura elektronikoa sartzeko puntu orokorra 2015eko urtarrilaren 15ean abiarazi da, 5.000 eurotik gorako zenbatekoa duten fakturetarako, eta horietarako ez da onartuko beste formaturik.

 

Betebehar horrek ez die eragiten 5.000 eurotik beherako zenbatekoa duten fakturei. Izan ere, Osakidetzara paperez edo formatu elektronikoan bidali ahalko dira, igorleak erabakitzen duenaren arabera.

 

Faktura elektronikoa aurkeztera behartuta dauden erakundeak

 

Herri Administrazioari ondasunak eman edo zerbitzuak egin dizkioten hornitzaile guztiek faktura elektronikoa egin eta bidali ahalko dute. Nolanahi ere, honako erakunde hauek faktura elektronikoa aurkeztera behartuta egongo dira:

  • Sozietate anonimoak
  • Erantzukizun mugatuko sozietateak
  • Espainiako nazionalitatea ez daukaten pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak
  • Espainiako lurraldean egoitzarik ez daukaten erakundeetako establezimendu iraunkorrak eta sukurtsalak, zerga araudiak ezarri bezala
  • Aldi baterako enpresa elkarteak
  • Interes ekonomikoko taldea, interes ekonomikoko Europako taldea, pentsio funtsa, arrisku-kapitaleko funtsa, inbertsio funtsa, aktiboak erabiltzeko funtsa, hipoteka merkatua erregularizatzeko funtsa, hipoteken titulizazio funtsa edo inbertsioak bermatzeko funtsa

Osakidetza/Osateken faktura elektronikoaren sarrera-puntua Osakidetza/Osatekera fakturak formatu elektronikoan bidaltzea ahalbidetzen duen zerbitzua da.

 

Sistemak puntu bakarrean zentralizatzen du edozein zerbitzutako erakundeari dagokion fakturak jasotzea euren igorpena errazteko asmoz.

 

Faktura hartzaileari helarazi ahal izateko, hori identifikatzen duten DIR3 kodeak zehaztu behar dira, indarreko legediak adierazi bezala. Hona hemen Osakidetza/Osatekerako ezarri direnak:

 

Kontabilitate-bulegoaOsakidetza/Osatek
Tramitazio-unitateaZerbitzu Erakundea
Erakunde kudeatzaileaZerbitzu Erakundea edo Zerbitzu Erakundearen zentroa

Zerrenda zehatza, baita fakturen hartzaileen posta helbideak, hemen ikus ditzakezu:

Osakidetza/Osateken faktura elektronikoaren sarrera-puntua doako zerbitzua da hornitzaileentzat, eta integrazioa modu autonomoan egiteko aukera ematen die. Nolanahi ere, kontuan izan behar da balitekeela faktura elektronikoak sortzeko eta aurkezteko hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen dituztenek hirugarren horiei emandako zerbitzuengatik ordaindu behar izatea.

 

Aipatu beharra dago ez Osakidetza, ezta Osatek ere, ez daudela fakturazio zerbitzuen hornitzaile jakin batekin lotuta, inolako akordioren bidez; faktura igortzen duenaren ardura da, beraz, bere baliabideak edo merkatuan dagoen hirugarren batenak erabili nahi dituen erabakitzea.

 

Osakidetza/Osateken Fakturazio Elektronikoaren Plataformak fakturak jasotzeko bi bide ematen ditu:

  1.   Atariaren bidez (https://fakturae.osakidetza.net)

  2.   Web zerbitzuen bidez

Osakidetzari eta bere Zerbitzu Erakundeei faktura elektronikoak bidaltzen dizkieten ondasun eta zerbitzu hornitzaileek fakturen tramitazioaren egoera zein den jakin ahalko dute. Egoerak honako hauek izan daitezke:

 

Jasotze fluxua:

  • Erregistratuta: Faktura elektronikoa erregistratu da, eta administrazio erregistroko zenbakia esleitu zaio.
  • RCFn erregistratuta: Faktura elektronikoa jaso, eta kontabilitate-bulego hartzaileko fakturen kontabilitate-erregistroan erregistratu da.
  • Onartutako betebeharra kontabilizatuta: Ordainketa betebeharraren onarpena kontabilizatu da eta ordaindu zain dago.
  • Ordainduta: Faktura ordaintzeko agindua kontabilizatu da.
  • Baztertuta: Organo eskudunak faktura baztertu du.
  • Ezeztatuta: Faktura “Ezeztapena eskatuta” egoeran dago, eta ezeztatu egin da.

 

Ezeztatze fluxua:

  • Ezeztatzea eskatu gabe: Ezeztatzea eskatu ez duen faktura.
  • Ezeztatzea eskatuta: "Erregistratuta" egoeran dagoen faktura-aurrekoa edo dagoeneko kontabilizatu den eta ordaindu zain dagoen faktura, hornitzaileak hura ezeztatzea eskatu duela bere aldetik. Fakturaren atariko egoera "erregistratuta" edo "kontabilizatuta" denean baino ezin izango da eskatu ezeztatzea.
  • Ezeztatzea onartuta: Tramitazio-unitateak faktura elektronikoa ezeztatzeko eskaera onartu du.
  • Ezeztatzea baztertuta: Hornitzailearen ezeztatze eskaera hartu duen baina ezeztatzea ukatu duen faktura-aurrekoa.

Edozein zalantza argitzeko hurrengo helbidera idatzi dezakezu: fakturaelektronikoa.facturaelectronica@osakidetza.eus

 

Agiri honetan, zehazten da zer prozedurari jarraitu behar dion hornitzaileak baldin eta Osakidetzarekin harremanetan jarri nahi badu fakturazio elektronikoa dela eta.

  •   Faktura elektronikoak egiten dituzten hornitzaileentzako arreta zerbitzuA

  •   I. Eranskina

Azken aldaketako data: 2016/04/14

Euskadi, auzolana