Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresak
  4.  
  5. Administrazio-prozedurak
  6.  
  7. Hondakinak
Administrazio-prozedurak

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug
Ingurugiro Osasuna: Hondakinen kudeaketa
 

Hondartzan utzitako beirazko botila baten irudia

2015eko martxoaren 9an Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-hondakinen kudeaketari buruzko     martxoaren 3ko 21/2015 Dekretua, argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Arau berri honek indarrik gabe uzten du       martxoaren 26ko 76/2002 Dekretua, aurrekoa, alegia, eta helburua du aurreko araua Hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko       uztailaren 28ko 22/2011 Legean jasotako aurreikuspen berrietara egokitzea; izan ere, lege horrek araubide bat ezartzen du aurretik zegoen baimenen araubidearen ordez, non hondakinak ekoizten dituztenek komunikazio araubide bat bete behar duten eta jarduera hasi aurretik komunikatu, autonomia erkidegoan eskumena duen ingurumen organoari.

Era berean, arauketa berri honek, baimenen araubidea ordezteaz gain, osasun-hondakin desberdinak bereizi egin behar direla eta hondakinak biltegiratzearekin erlazionatutako gaietan eragin behar dela azpimarratzen du, bereziki, aurreko araua aplikatzearen ondorioz azken urteetan lortu den esperientzia kontuan hartuta.

Aldaketa nagusiak:

  • Osasun-hondakinen ekoizleek ez dute eskumena duten osasun- eta ingurumen-agintariek onetsitako Osasun Hondakinak Kudeatzeko Planik eduki beharko. Osasun-hondakin arriskutsuen ekoizleek, gainerako hondakin arriskutsuen ekoizleek bezalaxe, "Komunikazio" bat egin beharko dute Hondakin eta lurzoru kutsatuen       uztailaren 28ko 22/2011 Legean aurreikusitako eran, ingurumen organoak EAEko Hondakinen Ekoizpen eta Kudeaketaren Erregistroan inskriba ditzan.

  • Dena den, hondakina sortzen duen jarduera osasun-jarduera bat denez, eta osasun-agintaritzak jarduera hori kontrolatzeko eskumena ere baduenez, ezarri da, koordinazio- eta efikazia-printzipioak aplikatuz, osasun-agintaritzari egiteko komunikazio hori, eta horrek bidaliko diola gero ingurumen-agintaritzari.

  • Komunikazioak bulego hauetan aurkez daitezke:
    • ARABAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA ADIKZIOEN ZUZENDARIORDETZA:
             Santiago 11. 01002 Vitoria-Gasteiz
             945 017 171

    • BIZKAIKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA ADIKZIOEN ZUZENDARIORDETZA:
             Rekalde zumarkalea 39-A 48008 Bilbao
             944 031 549 / 944 031 593

    • GIPUZKOAKO OSASUN PUBLIKOAREN ETA ADIKZIOEN ZUZENDARIORDETZA:
             Nafarroa hiribidea 4 20013 Donostia-San Sebastián
             943 022 700

    • OSASUN PUBLIKOAREN ETA ADIKZIOEN ZUZENDARITZA:
             Donostia-San Sebastián z/g 01010 Vitoria Gasteiz
             945 019 275
  • Zabaldu egiten da ekoitzi den zentroan hondakinak biltegiratuta edukitzeko denbora, taula honetan jaso denaren arabera, eta berdin dio zenbateko kantitatetan ekoizten diren.
HONDAKIN MOTA BILTEGIRATZEA EKOIZPEN-ZENTROAN
II. e multzoa: ebaki edo zulatu egin dezaketen hondakinak eta agente bizi motelduak dituzten txertoak eta haien bialak 6 hilabete
II. a) multzoa: II. multzoko gainerako hondakinak, aurrekoak izan ezik Aste bat; hilabete batera luza daiteke, baldin eta hondakinak 4 ºC azpitik edukitzen badira
III. a) multzoa: medikamentu zitotoxikoak eta zitostatikoak, eta horiek prestatzeko erabili den material guztia eta horiekin kontaktuan egon dena 6 hilabete
III. b) multzoa: baztertutako medikamentuak, aurrekoak izan ezik 1 urte
III. c) multzoa: formoletan edo beste produktu kimiko baten dauden hondakin anatomikoak 6 hilabete
III. d) multzoa: beste hondakin-nahasketa batzuk haien arriskuen arabera

Dokumentazio interesgarria


 

Donostia-San Sebastian, 1. 01010 - Vitoria-Gasteiz. Tfnoa. 945 019201
Faxa: 945 019192 e-mail: dirsalud-san@ej-gv.es

Azken eguneratzea: 2016/02/15

Euskadi, auzolana