Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresak
  4.  
  5. Administrazio-prozedurak
  6.  
  7. Publizitatea
Administrazio-prozedurak

Osasun publizitate baimena

  • Akreditazioak: Osasun-arloko publizitatea

    Azken hamarkadan, produktu eta zerbitzu sanitario eta parasanitarioen publizitate masiboa nabarmenki zabaldu da. Ohikoa da egunkarietan, aldizkarietan eta, bereziki, telebistan askotariko zerbitzu eta prestazioak eskaintzen dituzten orotariko profesional, zentro eta produktuen iragarkiak ikustea.

    Euskal Autonomia Erkidegoan, herritarrentzako osasun-mailarik altuena lortzeko, osasunean eragina duten publizitate-mezuak nola egin behar diren arautzen da, mezu horiek behar bezalako bermeekin igor daitezen, gizabanakoengan eragin negatiboak izatea ekiditen saiatuz.

    Helburu horrekin, osasun-publizitatea igorri baino lehenago baimen administratiboa lortzeko betekizuna ezarri da, eta betekizun hori nahitaez bete behar da esparru honen inguruko mezuak igorri ahal izateko.

    Hori guztia dela eta, osasun-arloko publizitatea kontrolatzeko Batzordea sortu zen, administrazio-baimenak izapidetu eta proposatzeko, eta era berean, organo horri dagokio publizitatea kontrolatu eta zaintzea, arlo horretako araudia zorrotz bete dadila ziurtatzeko.

       Publizitate gida

  • 1. Osasun publizitate baimen eskabidearen formularioa.
  • 2. Tasa ordainketaren frogagiria.
  • 3. Publizitatuko den iragarkiaren testu osoa.
  • Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritza.
  • Osasunean eragina izan dezaketen publizitate mezuak gauzatuko direneko era araupetzea.
  • Edozein komunikabidetan egindako edozein motatako publizitatea (pentsa, irrati, telebista, aldizkari, buzoneo, kartelak, e.a.) osasun publizitatea arautzen duen urriaren 15eko      550/1991 Dekretuan azaltzen den edozein epigrafe aipatzen duena, (EHAA 223, arazoaren 6koa) eta honez gain:
    • Lan arriskuen prebentziorako enpresak
    • Ortopediak.
  •  Ley 29/2009, de 30 de diciembre, por la que se modifica el régimen legal de la competencia desleal y de la publicidad para la mejora de la protección de los consumidores y usuarios.
  • 31/2006 Dekretua, otsailaren 21ekoa, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzkoa (EHAA 52; 2006/03/15).
  • 274/2003 Dekretua, azaroaren 11koa, osasun-arloko publizitatea arautzen duen dekretua laugarren aldiz aldatzen duena. (EHAA 231; 2003/11/26).
  •  Real Decreto 1277/2003, de 10 de octubre, por el que se establecen las bases generales sobre autorización de centros, servicios y establecimientos sanitarios.
  • 44/1998 Dekretua, martxoaren 17koa, Osasunbide Publizitatea araupetzeko Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena.(EHAA 61; 1998/03/31).
  • 7/1996 Dekretoa, urtarrilaren 1ekoa, Osasunbide Publizitatea Araupetzeko Dekretua bigarren aldiz aldatzen duena.(EHAA 33; 1996/02/15).
  •  Real Decreto 1907/1996, de 2 de agosto, sobre publicidad y promoción comercial de productos, actividades o servicios con pretendida finalidad sanitaria.
  •  Real Decreto 414/1996, por el que se regulan los productos sanitarios (incluida su publicidad).
  •  Real Decreto 1416/1994, que regula la publicidad de los medicamentos de uso humano.
  •  Real Decreto 2208/1994, por el que se regula los medicamentos homeopáticos de uso humano (incluída su publicidad).
  • 112/1994 Dekretoa, martxoaren 8koa, osasun publizitatea arautzen duen Dekretua aldatzen duena (EHAA 57; 1994/03/23).
  • 550/1991 Dekretoa, urriaren 15ekoa, Osasunbide publizitatea araupetzeko dena.(EHAA 223; 1991/11/06).
  •  Ley 344/1988 general de publicidad.
  • Irailaren 9ko 5/86 Legegintz Dekretoa, engainabide izan daitekeen publizitateari buruzkoa (EHAA 176; 1986/09/15).
  • Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza
    Antolamendu eta Egiaztatze Sanitario Zerbitzua
    Donostia, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
    Tel.: 945 01 92 30. Faxa: 945 01 92 80
    osasun-publizitatea@euskadi.eus
  • Urte osoan zehar.
  • Osasun eta Kontsumo Saila. Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritza. Antolamendu eta Egiaztatze Sanitario Zuzendaritza : Donostia, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz. (ARABA).
  • Arabako Osasun Zuzendaritzaordea: Santiago, 11. 01002 Vitoria-Gasteiz (ARABA).
  • Bizkaiko Osasun Zuzendaritzaordea: Rekalde zumarkalea , 39 A. 48008 Bilbao (BIZKAIA).
  • Gipuzkoako Osasun Zuzendaritzaordea: Navarra Etorb., 4. 20013 Donostia-San Sebastián (GIPUZKOA).
  • Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko      30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko      4/1999 Legean emandako idazkera berrian) 38.4 artikuluan adierazitako gainerako moduetan aurkez daitezke eskabideak
  • 1. Osasun eta Kontsumo Sailaren erregistroan baimen eskabide dokumentazioaren alta.
  • 2. Hurrengo 10 egunetan, interesatuari idatziz jakinaraziko zaio bere eskabidea jaso dela eta beharrezkoa balitz, aurkeztu ez duen edozein dokumentazio gehigarri eskatuko zaio.
  • 3. Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendariaren ebazpena.
  • 4. Espedientea, dagokion zenbakiarekin, Osasun Publizitate Erregistroan sarzen da.
  • Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko Zuzendaritza.
  • 2 hilabete, dokumentazioa Erregistro sailean sartzen denetik aurrera.
  • Baiespenezkoak.
  • Ebazpenak EZ du administrazio bidea agortzen.

Gorako errekurtsoa

Nolako egintzen aurka aurkezten da

  • Administrazio-bidea bukatzen ez duten egintzen aurka, baita izapide-egintzen aurka ere, baldin eta azken hauek, zuzenean zein zeharka, gaiaren mamiaz erabakitzen badute edo prozedura aurrera egin ezinik uzten badute.

Zein organoren aurrean aurkezten da

  • Egintza eman duen organoa edo honen goragoko mailakoaren aurrean.

Errekurtsoa aurkezteko epea

  • Hilabeteko epea, errekurritutako egintza adierazia denean.
  • Hiru hilabeteko epea, errekurritutako egintza adierazia ez bada.

Ebazpena

  • Epea: 3 hilabete.
  • Epea ebazpena jakinarazi gabe amaitzen bada: ezetsi egiten da.
  • Errekurritutako egintza adierazia ez bada: onartu egiten da.
  • Horren ostean, honako errekurtso hauek jar daitezke:
    • Administrazioarekiko auzien jurisdikziokoa.
    • Salbuespenez, berrikusteko errekurtso berezia.

Errekurtso eredua


  •     Nori (1) .........................................................................................................................................................................,

    GORAKO ERREKURTSOA

     

        Errekurtso-egilearen datuak

        Izen-abizenak: ................................................................................................................................................................

        Nortasun agiria: .............................................................................................................................................................

        Helbidea: ........................................................................................................................................................................

        Telefonoa:.......................................................................................................................................................................

        Jakinarazpena jasotzeko helbidea (2): ..............................................................................................................

     

        Aurkatutako ebazpena

        Bere garaian ebazpen honen berri izan nuen:

        Ebazpenaren ezaugarriak

        Noizkoa: .........................................................................................................................................................................

        Organo erabakitzailea: ...............................................................................................................................................

        Erabakitakoa: ...............................................................................................................................................................

        Espediente-zenbakia (hala badagokio):.................................................................................................................


        Baditut alegazioak ebazpen horren aurka jotzeko, hain zuzen ere ondoren adierazten ditudanak.

        ALEGAZIOAK

        Lehena:
                        ..........................................................................................................................................................................
                        ..........................................................................................................................................................................
                        ..........................................................................................................................................................................

        Bigarrena:
                        ..........................................................................................................................................................................
                        ..........................................................................................................................................................................
                        ..........................................................................................................................................................................

        Hirugarrena:
                        ..........................................................................................................................................................................
                        ..........................................................................................................................................................................
                        ..........................................................................................................................................................................

        ESKARIA

    Horrenbestez,  30/1992 Legearen (114. eta 115. artikuluak), gorako errekurtso hau aurkezten dut ebazpenaren aurka, agiri honetan adierazitakoa onartzeko, eta, horren ondorioz, aurkatutako ebazpena deuseztatzeko/era honetara aldatzeko:

        ...........................................................................................................................................................................................
        ...........................................................................................................................................................................................
        ...........................................................................................................................................................................................



        .............................., ................(e)ko .........................aren ..........(a)

        Izenpea:

        Izen-abizenak:

        Zehaztapenak:

     

        (1) Errekurtsoa zein administrazio-organori zuzentzen zaion.
        (2) Helbidea (jakinarazpenak egiteko): ez du zertan izan behar  ohiko etxebizitza.

  • Ikus "erantsi beharreko agiriak".
  • Osasun zentro balitz, urriaren 11ko     396/1994 Dekretuaren araberako funzionamendu baimena beharko du.
  • Osasun publizitate baimena lortuz gero, berau egiten diren iragarki guztietan jarri beharko da, beti ere Osasun Publizitate Erregistro zenbakia argi azalduz edota O.P.B.
  • Baimen hauek bost urteko baliotasuna dute eta epe hau bukatuz gero berriztatu egin beharko dira, edota lehenago aldaketaren bat egin nahi izanez gero, edo publizitate mezua funtsean aldatzen denean.
  • Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana