Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Administrazio-prozedurak

Osasun alorreko tasak eta bestelako ordainketak

1/2007 legegintzako dekretua, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko legearen testu bategina onartzeko dena.
(diru-kopuruak eta idazketa azkenengoz eguneratuta abenduaren 22ko Euskal Autonomia Erkidegoko 2018. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen 5/2017 Legearen arabera)

*2018.ko otsailaren 1etik aurrera espedientea hasten bada tasa ordainketa Euskal Administrazioaren Ordainketa-Pasabidearen bitartez egin beharko da hurrengo internet-helbideak erabiliz.

  • Aplikazioa erabili aurretik ziurtatu bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta duzula ordenagailuko konfigurazioan. Nola desaktibatu?
  • Aplikazioarekin arazoren bat baldin baduzu, jar zaitez harremanetan erabiltzailearen laguntza-zentroarekin (CAU): 945 016 440.

Ziurtagiri elektronikoa, ontzi-jokoa, … izanez gero:Datu pertsonalak, … identifikatuz sartzen bada

Hiletetako osasun neurriei dagokien tasa

143. artikulua. Zergapeko egitatea.

Tasa honen zergapeko egitatea Osasun Sailak heriotzak direla-eta ezartzen dituen osasun-neurriak dira.

144. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak eta haiengandik eskubidea hartzen dutenak dira.

145. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Zergapeko egitate diren zerbitzuak ematen diren unean sortzen da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuaren eskariz ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.

146. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

Heriotza dela-eta ezartzen diren osasun-neurrien zerbitzua. Baimenak:
1. Hilotzak eta gorpuzkinak lurpetik atera eta berriro lurperatu edo erraustea:
1.1. Hilotzak eta gorpuzkiak lurpetik atera eta berriro lurperatu edo erraustea: 98,96
1.2. gorpuzkinak lurpetik atera eta berriro lurperatu edo erraustea: 9,87
2. Beilatzea eta hilotza herri-eraikin batean erakusgai edukitzea: 124,81
3. I. eta II multzoetako hilotz lurperatu gabeak lekuz aldatzea: 94,19
4. Hileta-establezimenduak eta gorputegiak:
4.1. Beilatokiak ireki eta jardunean jartzea: 365,01
4.2. Errausketa-labeak ireki eta jardunean jartzea: 365,01
4.3. Hilerriak ireki eta jardunean jartzea: 576,97
4.4. Hilerriak ixtea: 94,19

Animaliak eta produktu eratorriak ikustatu eta kontrolatzeagatik ordaindu beharreko tasa

147. artikulua. Helburua.

1. Tasa honen helburua gizakiek kontsumitzeko diren animaliak eta produktu eratorriak osasunerako kalterik ez dutela ikuskatu eta kontrolatzeko lanak kargatzea da.

Horretarako, honakoak bereiztu behar dira:

  • a) Haragi freskoaren, untxikiaren eta ehizakiaren egoera sanitarioa ikuskatu eta kontrolatzeagatik ordaindu beharreko tasa.
  • b) Gizakiek kontsumitzeko diren animalia bizietan eta haietatik eratorritako produktuetan zenbait gai eta hondakin atzemateko egiten diren osasun-kontrolengatik ordaindu beharreko tasa.

2. Teknikari fakultatiboek egingo dituzte kontrol eta ikuskatze-lanak. Lanok honako uneetan egingo dituzte:

  • a) Animaliak hiltzen direnean.
  • b) Gorpuzkiak zatikatzen direnean.
  • c) Gizakiek kontsumitzeko diren haragi freskoak bildu eta pilatzeko lanak egiten direnean.
  • d) Animalietan eta haietatik eratorritako produktuetan zenbait gai eta hondakin ote dauden jakiteko kontrolak egiten direnean

148. artikulua. Zergapeko egitatea.

1. Tasa honen zergapeko egitatea osasun publikoa babesteko lanak dira, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko teknikari adituek hiltegietan, zatikatzeko geletan edo hozkailuetan egiten dituztenak, giza kontsumorako diren animalien eta haragi freskoen egoera sanitarioa ikuskatuz eta kontrolatuz.

2. Tasa ordainarazte aldera, honela sailkatzen dira aurreko idatz-zatian definitutako zergapeko egitatearen barruko ikuskatze eta osasun-kontroleko jarduerak:

  • a) "ante mortem" ikuskatzeak eta osasun-kontrolak: behi, txerri, ardi eta ahuntzen eta bestelako hausnarkarien haragi freskoak, untxi eta lumadun nahiz iledun ehizenak, azkazal batekoenak/zaldienak eta etxeko hegaztienak lortzeko.
  • b) "Post mortem" ikuskatzeak eta osasun-kontrolak: haragi fresko horiek lortzeko hil dituzten animaliak aztertzen dituzte.
  • c) Hiltegian egindako lanen agiri bidezko kontrola.
  • d) Giza kontsumorako diren gorpuzkiak, barrukiak eta hondakinak kontrolatu eta zigilua jartzea; baita zatikatzeko geletan lortutako piezak markatzea ere.
  • e) Giza kontsumorako diren haragi freskoak pilatu eta biltzeko lanak kontrolatzea, horretarako ezartzen den unetik aurrera; ez dira hemen sartzen kontsumitzaileentzako saltokietan kantitate txikiekin egiten diren era horretako lanak.
  • f) Animalietan eta haietatik eratorritako produktuetan zenbait gai eta hondakin ba ote den kontrolatzea, indarrean dauden arauei jarraiki.

149. artikulua. Subjektu pasiboa.

1. Tasa hauen subjektu pasiboak aurreko artikuluan azaldutako lanak egiten diren lokaletako titularrak dira, pertsona fisiko nahiz juridikoak.

2. Subjektu pasiboek tasaren zenbatekoa igaroaraziko dute, faktura bidez, zerbitzua eskatu duten pertsonen gainera edo tasaren gai diren lanak eskatu dituztenen gainera. Horiek, ondoren, Administrazio Orokorraren kontuan sartu beharko dute diru hori, betiere, erregelamenduz ezarriko den eran.

Baldin eta interesatuak, hiltzeko, besteren bati ganadu bizia erosten badio, aurreko artikuluko 2. idatz-zatiko f) letrako kontzeptuari dagokion tasaren zenbatekoa eskatu ahal izango dio saltzaileari

150. artikulua. Tasa kobratzeko arduradunak.

Hona hemen zein diren tasa kobratzeko arduradun subsidiarioak: sozietateetako administratzaileak; porrotetako, lehiaketetako eta sozietateetako sindikoak, kontu-hartzaileak edo likidatzaileak, bai eta, oro har, tasa ordaintzeko betebeharra sortzen duten jardueren ikuskatze- eta kontrol-lanetan jarduten diren erakundeetakoak.

151. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

1. Tasa ordaintzeko betebeharra sortuko da animalien eta haietatik eratorritako produktuen ikuskatze eta osasun-kontroleko jarduerak egiten diren unean bertan; hala ere, albaitaritza-zerbitzuak eskatzen dituena subjektu pasiboa edo interesatua bada, aldez aurretik ordaintzeko eskatuko da.

2. Leku berean, interesatuak eskatuta, egiten badira animaliak hil, zatikatu eta biltegiratzeko lanak, edo jarduera horietako bi egiten badira elkarren jarraian, prozesuaren hasieran zehaztuko da tasaren zenbatekoa, era metatuan, edozein dela ere dagozkion kuotak sortzeko unea; hala ere, kapitulu honetan likidazioak metatzeari buruz ezarritako arauak bete beharko dira.

152. artikulua.– Zergapeko egitatea non gauzatzen den.

1. Zergapeko egitatea Euskadiko lurraldean egin dela ulertuko da, baldin eta lurralde horretan kokatzen bada animalien hiltegia edo instalazioa, lokal horietan zatikatzen badira gorpuzkiak, bertan biltegiratzen badira haragiak edo bertan kontrolatzen badira animalietan eta beren eratorrietan daudekeen zenbait gai eta hondakin.

2. Etxeko hegazti bizien osasun-egoera jatorrizko ustiategian ikuskatzen denean, ustiategian bertan kobratuko da ikuskatze horri dagokion kuota, eta ondorengo artikuluan zehazten den kuotaren % 20 izango da.

153. artikulua. Haragi freskoak eta untxi zein ehizako haragi freskoak ikuskatzeagatik eta haien osasun-kontrolak egiteagatik ordaindu beharreko tasaren kuota.

1. Honako eragiketa hauengatik eskatuko zaio kuota zergapekoari:

  • a) Animaliak hiltzen direnean.
  • b) Gorpuzkiak zatikatzea.
  • c) Biltegiratzea kontrolatzea.

Hala eta guztiz ere, abereak hil, zatikatu eta bildu leku berean egiten direnean, jaso beharreko tasaren zenbateko osoan hiru urratsen kuotak bilduko dira, hurrengo artikuluan zehazten den moduan.

2. Hiltegietan egindako hilketetan subjektu pasiboari eskatu beharreko kuotak hildako abere-kopuruaren arabera likidatuko dira.

3. Hil aurreko eta hil osteko ikuskapen eta osasun-kontrolari, egindako eragiketen agiri bidezko kontrolari eta gorpuzkiak, erraiak eta hondarrak zigilatzeari dagozkion zerga-kuotak, hiru eragiketa horiei batera dagozkienak, behar bezalako baimena duten tegietan edo instalazioetan hiltzen den animalia bakoitzeko ezartzen dira, ondorengo taula honetan zehaztutako zenbatekoen arabera (eurotan):

Abere mota Aberea hiltzeari dagokion kuota
C1.1 Behikia
C1.1.1 218 kiloko edo gehiagoko behia (gorpuzkiaren pisua): 2,292848
C1.1.2 218 kilotik beherako txahalak (gorpuzkiaren pisua): 1,273806
C1.2 Azazkal bakarrekoak/zaldia.
C1.2.1 zaldia: 2,243311
C1.3 Txerriak eta basurdeak.
C1.3.1 Saltzeko txerriak eta basurdeak, gorpuzki eran 25 kilo edo gehiago dituztenak: 0,658130
C1.3.2 Esneko txerriak eta basurdeak, gorpuzki eran 25 kilo baino pisu gutxiago dutenak: 0,254762
C1.4 Ardiak, ahuntzak eta beste hausnarkari batzuk:
C1.4.1 18 kilotik gorakoak (gorpuzkia): 0,254762
C1.4.2 12 eta 18 kilo artekoak (gorpuzkia): 0,176917
C1.4.3 12 kilotik beherakoak (gorpuzkia): 0,084920
C1.5 Etxeko hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea.
C1.5.1 Hegazti heldu astunak, untxiak eta lumadun eta iledun ehiza xehea, gorpuzkia 5 kilotik gora duena: 0,020523
C1.5.2 Eskortako hegazti gazteak, gizentzekoak, eta untxiak eta lumadun eta iledun ehiza xehea, gizentzekoak, 2,5 eta 5 kilo bitartekoak (gorpuzkia): 0,009908
C1.5.3 Haragitako oilasko eta oiloak eta eskortako hegazti gazteak, gizentzekoak, eta untxiak eta lumadun eta iledun ehiza xehea, 2,5 kilotik beherakoak (gorpuzkia): 0,004954
C1.5.4 Aurrerako oiloak: 0,004954
C1.6 Haztegian hazitako ehiza.
C1.6.1 Ugaztunak, 218 kilokoak edo gehiagokoak (gorpuzkia): 2,243311
C1.6.2 Ugaztunak, 218 kilotik beherakoak (gorpuzkia): 1,273806
C1.6.3 Hegaztiak, 5 kilotik gorakoak (gorpuzkia): 0,020523
C1.6.4 Hegaztiak, 2,5 eta 5 kilo bitartekoak (gorpuzkia): 0,009908
C1.6.5 Hegaztiak, 2,5 kilotik beherakoak (gorpuzkia): 0,003184

4. Zatikatze- eta biltegiratze-lanetarako, tona-kopuruaren arabera ezarriko da kuota. Hala, zatikatze-lanetarako, haragiak zatikatu aurretik duen benetako pisua hartuko da erreferentziatzat, hezurrak ere barne direla.

5. Zatikatze-geletako ikuskapenei eta osasun-kontrolei dagokien kuota, gorpuzkietatik lorturiko atalei etiketa jartzea eta markatzea barne, 1,58 euro izango da tona metrikoko.

6. Biltegiratze-lanak ikuskatu eta kontrolatzeari dagokion kuota (93/118/EE Zuzentarauaren eranskinean aurreikusitako garapena gauzatu izanagatik ezartzen diren unetik) 1,58 euro izango da tona metrikoko.

154. artikulua. Likidazioak metatzeari buruzko arauak.

Ordaintzeko betebeharra sortzearen urrats guztiak edo batzuk tegi berean batzen direnean, kasuan-kasuan sorturiko kuotak metatu egin beharko dira. Honela egingo da metatze hori:

  • a) Hiltze-, zatikatze- eta biltze-lanak tegi berean egiten direnean, edo zatikatzea eta biltegiratzea, hiltzea eta zatikatzea, edo hiltzea eta biltegiratzea tegi berean egiten direnean, ikuskatzeari eta osasun-kontrolari dagokion kuota ordaintzeko betebeharra abereak hiltzeagatik baizik ez da sortuko.
  • b) Tegi berean zatikatu eta bildu baino ez bada egiten, ikuskatzeari eta osasun-kontrolari dagokion kuota ordaintzeko betebeharra zatikatzeagatik baizik ez da sortuko.

155. artikulua. Abere biziengan eta horietatik eratorritako produktuetan zenbait gai eta gai horien hondakinak ba ote diren ikertzeko osasun-kontrolak egiteagatik ordaindu beharreko tasaren zerga-kuota.

1. Hiltzeko abereetan eta haien haragietan zenbait gai eta zenbait hondakin ba ote diren ikertzeko egin beharreko osasun-kontrolengatik ordaindu beharreko tasaren kuotak honako taula honen arabera zehaztuko dira (eurotan):

Abere mota Hondakinak ikertzeagatik ordaindu beharreko kuota, unitateko
C2.1 Behikia.
C2.1.1 218 kiloko edo gehiagoko behia (gorpuzkiaren pisua): 0,389218
C2.1.2 218 kilotik beherako txahalak (gorpuzkiaren pisua): 0,268913
C2.2 Azazkal bakarrekoak/zaldia.
C2.2.1 Zaldia: 0,226453
C2.3 Txerriak eta basurdeak.
C2.3.1 Saltzeko txerria, 25 kilokoa edo gehiagokoa, eta basurdeak (gorpuzkia): 0,113228
C2.3.2 Esneko txerriak eta basurdea, 25 kilo baino pisu txikiagokoak, gorpuzki-eran (2 bakoitzeko edo zatiki bakoitzeko) 0,029722
C2.4 Ardiak, ahuntzak eta beste hausnarkari batzuk.
C2.4.1 18 kilotik gorakoak (gorpuzkia): 0,028305
C2.4.2 12 eta 18 kilo artekoak (gorpuzkia): 0,022646
C2.4.3 12 kilotik beherakoak (gorpuzkia): 0,009908
C2.5 Etxeko hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea.
C2.5.1 Etxeko hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea 0,002478
C2.6 Haztegian hazitako ehiza.
C2.6.1 Ugaztunak, 218 kilokoak edo gehiagokoak (gorpuzkia): 0,389218
C2.6.2 Ugaztunak, 218 kilotik beherakoak (gorpuzkia): 0,268913
C2.6.3 Hegaztiak: 0,002478

2. Akuikulturako produktuetan zenbait substantzia eta hondakin kontrolatzeagatik, 0,113228 euroko kuota eskatuko da tonako.

Esnean eta esnekietan utzitako substantziak eta hondarrak ikertzeagatik, lehengai gisa erabilitako mila litro esne gordin bakoitzeko 0,022646 euroko kuota sortuko da.

Arrautzakietan eta eztian utzitako substantzia eta hondarrak ikertzeagatik, 0,022646 euroko kuota eskatuko da tonako.

156. artikulua. Tasa likidatu eta diru-sarrera eginez ordaintzea.

1. Tasak ordaintzera beharturik dauden subjektu pasiboek interesatuen gainera igaroaraziko dituzte, haiei eman beharreko fakturan tasaren zenbateko osoa kargatuz, eta aurreko artikuluetan esandakoaren arabera egingo dituzte likidazioak.

2. Likidazio horiek liburu ofizial baten jaso beharko dira, horretarako gaituriko eta Osasun Sailak baimendutako liburu ofizial batean, alegia. Betebehar hori bete ezik, tributuen arloko zigorra ezarriko da; eta hori ez da eragozpen izango ustiategien titularrek osasunaren arloan izandako jokabideak tipifikatu eta zigortzeko, baldin eta hala badagokie.

3. Tasen kuotei dagokien diru-sarrera egiteko, autolikidazioa egin beharko du subjektu pasiboak, arauz ezarritako moduan eta epeetan.

4. Abere-hiltegien titularrek honako kopuru hauek kendu ahal izango dituzte kuotatik hildako abere bakoitzeko, langile laguntzaileen kontzeptuagatik (eurotan):

D1 Behia.
D1.1 Behia, 218 kilokoa edo gehiagokoa (gorpuzkia): 0,884586
D1.2 Txahala, 218 kilotik beherakoa (gorpuzkia): 0,608595
D2 Azazkal bakarrekoak/zaldia.
D2.1 Zaldia. 0,495368
D3 Txerriak eta basurdeak.
D3.1 Saltzeko txerriak eta basurdeak, 25 kilokoak edo gehiagokoak (gorpuzkia): 0,254762
D3.2 Esneko txerriak eta basurdeak, 25 kilotik beherakoak (gorpuzkia): 0,070767
D4 Ardiak, ahuntzak eta bestelako hausnarkariak.
D4.1 18 kilotik gorakoak (gorpuzkia): 0,063690
D4.2 12 eta 18 kilo artekoak (gorpuzkia): 0,051659
D4.3 12 kilotik beherakoak (gorpuzkia): 0,022646
D5 Eskortako hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea.
D5.1 Etxeko hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea: 0,001770
D6 Haztegian hazitako ehiza.
D6.1 Ugaztunak, 218 kilo edo gehiagokoak(gorpuzkia): 0,884586
D6.2 Ugaztunak, 218 kilotik beherakoak (gorpuzkia): 0,608595
D6.3 Hegaztiak: 0,001770

5. Autokontrolerako sistemak dituzten abere-hiltegiek kenkariak kendu ahal izango dituzte kuotatik, autokontrolerako sistemaren funtzionamendu-kostuarengatik.

Hala, kenkaria kalkulatzeko, hildako abere bakoitzerako honako kopuru hauek aplikatu ahal izango dira (eurotan):

D1 Behia.
D1.1 Behia, 218 kilokoa edo gehiagokoa (gorpuzkia): 1,326878
D1.2 Txahala, 218 kilotik beherakoa (gorpuzkia): 0,920197
D2 Azazkal bakarrekoak/zaldia.
D2.1 Zaldia: 0,802498
D3 Txerriak eta basurdeak.
D3.1 Saltzeko txerriak eta basurdeak, 25 kilokoak edo gehiagokoak (gorpuzkia): 0,382142
D3.2 Esneko txerriak eta basurdeak, 25 kilotik beherakoak (gorpuzkia): 0,120298
D4 Ardiak, ahuntzak eta bestelako hausnarkariak.
D4.1 18 kilotik gorakoak (gorpuzkia): 0,098720
D4.2 12 eta 18 kilo artekoak (gorpuzkia): 0,077489
D4.3 12 kilotik beherakoak (gorpuzkia): 0,038498
D5 Eskortako hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea.
D5.1 Etxeko hegaztiak, untxiak eta ehiza xehea: 0,002832
D6 Haztegian hazitako ehiza.
D6.1 Ugaztunak, 218 kilo edo gehiagokoak(gorpuzkia): 1,326878
D6.2 Ugaztunak, 218 kilotik beherakoak (gorpuzkia): 0,920197
D6.3 Hegaztiak: 0,002832

6. Artikulu honetan aurreikusten diren kenkariak aplikatzeko, Administrazioan osasunaren arloan eskumena duten organoek aurreko idatz-zatietan aipatzen diren betebeharrak betetzen diren edo ez adierazi behar dute aldez aurretik, eta adierazpen hori eskatuko da.

157. artikulua. Salbuespenak eta hobariak.

Aurreko artikuluetan jasotako arauen arabera egindako likidazioetatik ateratzen diren kuotak direla-eta ez da emango ez salbuespenik ez hobaririk, zein ere den ustiategien titularra edo non ere kokatzen diren ustiategi horiek.

158. artikulua. Arau gehigarriak.

Haragia zuzenean nahiz zeharka esportatu izanagatik ez da tasaren zenbatekoa itzuliko.

Osasun publikoko laborategien zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasa

159. artikulua. Zergapeko egitatea.

Tasa honen zergapeko egitatea Osasun Saileko osasun publikoko laborategiek beren zerbitzuak ematea da.

160. artikulua. Subjektu pasiboa.

Zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira tasa honen subjektu pasiboak.

161. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Zerbitzua ematen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.

162. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

1. Mikrobiologia
1.1 Mikroorganismo adierazgarrien kontaketa. Parametro bakoitzagatik: 12,27
1.2 Patogenoak aberastea eta identifikatzea. Horietako bakoitzagatik: 31,05
1.3. Mikroorganismoen serotipoa zehaztea. Horietako bakoitzagatik: 12,36
1.4. Mikroskopio bidezko behaketak.
1.4.1 Fresko dagoela aztertzea: 3,88
1.4.2 Tindatu eta aztertzea: 5,71
1.4.3 Eremu ilunean egindako azterketa: 4,95
1.5. Berariazko parasitologia-teknikak:
1.5.1 Bizkarroi-elementuen kontzentrazioa: 11,62
1.5.2 Bizkarroi-elementuen kontaketa: 11,62
1.5.3 Bestelako identifikazio-teknika bakoitzeko: 17,33
1.6. Antibiograma: 17,33
1.7. Inmunologia-teknikak.
1.7.1 Elektroforetikoak: 39,71
1.7.2 Inmunofluoreszentzia: 17,33
1.7.3 Enzimo-inmunoanalisi heterogeneoa (ELISA): 22,38
1.7.4 Enzimo-inmunoanalisi homogeneoa: 4,95
1.7.5 Zehaztu gabeko beste tekniketako bakoitzagatik: 44,50
1.8. Proba biologikoak.
1.8.1 Bizidunean egindako saioa: 55,69
2. Fisiko-kimikoa
2.1. Tresnarik gabeko teknikak
2.1.1 Destilazioa: 13,57
2.1.2 Lurrungailu birakariaren bidezko destilazioa: 18,06
2.1.3 Dekantazio-inbutuarekin erauztea: 17,33
2.1.4 Soxhlet bidez erauztea: 34,97
2.1.5 Solido/likido erauzketa: 19,43
2.1.6 Aldi solidoan egindako matrize-barreiatzea: 39,71
2.1.7 Mineralizazioa: 20,43
2.1.8 Geruza fineko kromatografia edo paper-kromatografia: 25,19
2.1.9 Zutabe-kromatografia: 29,07
2.1.10 Grabimetria: 17,33
2.1.11 Bolumetria: 7,23
2.2. Tresna bidezko teknikak:
2.2.1 Refraktometria: 7,23
2.2.2 Reflektometria: 7,23
2.2.3 Potentziometria: 11,62
2.2.4 Turbidimetria: 7,23
2.2.5 Konduktimetria: 7,23
2.2.6 Espektrofotometria ultramorea/ikuskorra: 14,50
2.2.7 Gasen kromatografia. Detektatzeko sistema bakoitzagatik, masa-espektrometria salbu 48,44
2.2.8 Gasen kromatografía / masa-espektrometria: 115,51
2.2.9 Xurgaketa atomikoaren espektrofotometria: 32,64
2.2.10 Xurgaketa atomikoaren espektrofotometria / Zeeman efektua: 48,44
2.2.11 Proper infragorrian (NIRA) xurgatze bidez egindako azterketa automatizatua. Parametro bakoitzeko: 19,43
2.2.12 Bereizmen handiko geruza mehean egindako kromatologia (HPTLC): 57,73
2.2.13 Kromatologia likidoa egitea detektagailu arruntarekin: 82,51
2.2.14 Kromatografia likidoa egitea diodo-detektagailuarekin: 129,93
2.2.15 Ioizko kromatografia: 48,44
2.2.16 Infragorriaren espektrofotometria: 38,79
2.2.17 ICP-Masak: 74,13
3. Analisi-sortak. Urak
3.1. Uraren erabateko analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa, plagizidak, erradioaktibitatea, hidrokarburoak eta trihalometanoak salbu: 514,70
3.2. Uraren analisi “kontrol” fisiko, kimiko eta bakteriologikoa: 43,57
3.3. Uraren “edateko uren araztegiaren irteera” analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa: 161,55
3.4. Uraren “iturri” analisi fisiko, kimiko eta bakteriologikoa: 125,12
3.5. Hondakin-uren analisia, oinarrizko multzoa, ondorengo hauek sarturik: materia esekia, DBO, DQO, pH, konduktibitatea, anioi bat eta katioi bat: 55,27
3.6. DBO, DQO. Horietako bakoitzagatik: 19,43
3.7. Uraren erabateko analisi fisiko eta kimikoa, plagizidak, erradioaktibitatea, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak eta trihalometanoak salbu: 477,01
3.8. Uretan dauden plagiziden analisia, organofosforatuak, organokloratuak, triazinak: 225,96
3.9. Uretan dagoen erradioaktibitatearen analisia, guztizko alfa eta beta: 150,64
3.10 Uretan dauden hidrokarburo aromatiko poliziklikoen analisia: 167,39
3.11 Uraren “kontrola” analisi fisiko eta kimikoa: 24,17
3.12 Uraren “edateko uren araztegiaren irteera” analisi fisiko eta kimikoa: 98,28
3.13 Uraren “iturri” analisi fisiko eta kimikoa: 105,70
3.14 Uraren analisi “kontrol” bakteriologikoa: 19,43
3.15 Uraren “edateko uren araztegiaren irteera” analisi bakteriologikoa: 63,26
3.16 Uraren “iturri” analisi bakteriologikoa: 19,43
3.17 Hemodialisi-uraren gutxienezko analisia (aluminioa, fluoroa, heterotrofoen kontaketa eta Pseudomona aeruginosa): 93,85
3.18 Hemodialisi-uraren erabateko analisia: 418,66
3.19 Igerileku kloratuen analisia: 86,61
3.20 Igerileku elektrofisikoen analisia: 108,28
3.21 Detergente anioiko, katioiko eta ez-ionikoak: 216,54
3.22 Halogeno organiko purgakorrak (AOX, POX, TOX): 108,28
3.23 Trihalometanoak: 86,61
3.24 N-Metil-karbamatoak: 166,01
3.25 Ditio-karbamatoak: 79,39

Interesatuaren eskariz egin beharreko analisia osatu ahal izateko laginak in situ hartu behar izanez gero, tasaren zenbatekoari 28,94 euro gehituko zaio.

163. artikulua. Zergapeko egitatea.

Tasa honen zergapeko egitatea hainbat zerbitzu ematea da, hala Administrazioak bere kabuz ematen dituen zerbitzuak nola interesatuak eskatuta ematen direnak. Hona hemen zerbitzu horiek:

  • a) Farmazia-arloko establezimenduak eta zerbitzuak sortu, abiarazi, lekuz aldatu, aldatu, eskualdatu eta ixteko izapidetzeeta baimentze-zerbitzuak ematea, artikulu hauetan aurreikusitakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikorako ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 3. artikulua; Giza erabilerarako botiken banaketari buruzko urriaren 11ko 782/2013 Errege Dekretuaren 1. artikulua; eta Euskal Autonomia Erkidegoan albaitari-sendagaiak banatzen eta saltzen dituzten tokiak zabaltzeko, pentsu sendagarriak banatzeko eta ekoizteko eta albaitariek erabiliko dituzten autotxertoak egiteko, baimena ematen duena eta jarduera horiek guztiak kontrolatzen dituen uztailaren 30eko 156/2001 Dekretuaren 2. artikulua.
  • b) Giza erabilerarako botiken banaketari buruzko urriaren 11ko 782/2013 Errege Dekretuaren 20. artikuluan aurreikusitako banaketa-praktika onei buruzko ziurtagiria emateko ikuskapena.
  • c) Albaitaritzako medikamentuei buruzko urtarrilaren 27ko 109/1995 Errege Dekretuaren 39. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, albaitaritzako autotxertoak egoki fabrikatzeko arauen betetzeziurtagiria emateko ikuskapena.
  • 164. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.

165. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Zerbitzua ematen den unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, eskabidea egiten den unean aurretiaz eskatuko da ordainketa.

166. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

1. . Farmazia-bulegoak.
1.1 Farmaziak irekitzeko eskabidea: 108,28
1.2 Tokiz aldatzeko eskabidea: 288,72
1.3 Jabe-aldaketa:
1.3.1 Eskualdatzailearen eskabidea: 505,27
1.3.2 Erosteko aukera izateko eskabidea: 252,62
1.3.3 Amortizazio-eskabidea: 469,19
1.4 Obrak egiteko baimenaren eskabidea, obrak farmazia-bulegoan sekzioa sortzeko ez badira: 288,72
1.5 Arduraduna, ordezkoa edo laguntzailea izendatzea: 57,73
1.6 Jarraitzeko ahalmenaren eskabidea: 252,62
1.7 Farmazia behin betiko ixteko eskabidea: 360,91
2. Botikategiak.
2.1 Irekitzeko edo ixteko eskabidea: 216,54
2.2 Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea: 252,62
3. Lehen mailako arreta emateko farmazia-zerbitzuak, ospitaleetako eta osasun- eta gizarte-zentroetako farmazia-zerbitzuak eta botikategiak.
3.1 Irekitzeko edo ixteko eskabidea: 360,91
3.2 Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea: 252,62
3.3 Izendatzeak: 57,73
4. [1] Botikak (gizakientzakoak, albaitaritzakoak), sendagaiak eta bestelako farmazia-gaiak banatzeko erakundeak.
4.1 Irekitzeko edo ixteko eskaera: 360,91
4.2 Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea: 252,62
4.3 Izendatzeak: 57,73
4.4 Banaketa ikuskatzea eta praktika onei lotzen zaiela egiaztatzea 461,32
5. Albaitaritzarako botikak saltzen dituzten abelazkuntzako erakunde edo elkarteak eta dendak.
5.1 Farmazi zerbitzua irekitzeko edo ixteko eskabidea: 360,91
5.2 Farmazi zerbitzua tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea: 252,62
5.3 Izendatzeak: 57,73
6. Botiketako sekzioak.
6.1 Farmaziak irekitzeko eskabidea: . 360,91
7. Sendagai-pentsua egiteko unitateak.
7.1 Irekitzeko edo ixteko eskabidea: 360,91
7.2 Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskabidea: 252,62
8. [2] Albaitaritzan erabiltzeko autotxertoak egiten dituzten zentroak.
8.1 Irekitzeko edo ixteko eskaera: 360,91
8.2 Tokiz aldatzeko edo obrak egiteko eskaera: 252,62
8.3 Fabrikazioa ikuskatzea eta ongi fabrikatzeko arauak betetzen direla egiaztatzea: 461,32

[1]     EAE 2017.urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legearen azken xedapenetatik lehenengoak aldatuta (apirilaren 19ko EHAA, 74 zk.), ondoriekin 2017ko apirilaren 20tik aurrera.

[2]     EAE 2017.urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen apirilaren 11ko 2/2017 Legearen azken xedapenetatik lehenengoak aldatuta (apirilaren 19ko EHAA, 74 zk.), ondoriekin 2017ko apirilaren 20tik aurrera.

167. artikulua. Zergapeko egitatea.

Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: administrazioak bere kabuz edo interesatuak eskatuta, osasun-zentroak, -zerbitzuak eta -establezimenduak jartzeko baimenen izapideak egitea; baimenetan funtsezko aldaketak egiteko izapideak egitea eta jardunerako baimenak berritzeko behar diren izapideak egitea. Hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arloko araudiak aipatzen ditu osasun-zentro, -zerbitzu eta –establezimendu horiek guztiak.

168. artikulua. Subjektu pasiboa.

Zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira tasa honen subjektu pasiboak.

169. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Zergapeko egitatea osatzen duten administrazio-zerbitzuak eskaintzen diren unean sortzen da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.

170. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

  1. Osasun-zentroa, -zerbitzua, edo -establezimendua jartzeko baimena eskatzea
1.C.1 Ospitaleak 1.618,43
1.C.2 Ospitalean sartu gabeko osasun-asistentzia emateko
1.C.2.1 Mediku-kontsultak 323,81
1.C.2.2 Osasun-arloko beste profesional batzuen kontsultak 323,81
1.C.2.3 Lehen mailako arreta emateko zentroak 647,59
1.C.2.4 Zerbitzu anitzetarako zentroak 647,59
1.C.2.5 Zentro espezializatuak
1.C.2.5.1 Hortz-klinikak 971,42
1.C.2.5.2 Giza ugalketa lagundurako zentroak 971,42
1.C.2.5.3 Haurdunaldia nahita eteteko zentroak 647,59
1.C.2.5.4 Kirurgia handi anbulatorioko zentroak 971,42
1.C.2.5.5 Dialisi-zentroak 971,42
1.C.2.5.6 Diagnosi-zentroak 647,59
1.C.2.5.7 Osasun-asistentziako zentro ibiltariak 647,59
1.C.2.5.8 Odol-transfusioko zentroak 971,42
1.C.2.5.9 Ehunen bankuak 971,42
1.C.2.5.10 Osasun-azterketa egiteko zentroak 647,59
1.C.2.5.11 Osasun mentaleko zentroak 647,59
1.C.2.5.90 Beste zentro espezializatu batzuk 971,42
1.C.2.90 Ospitalean sartu gabeko osasun-asistentzia emateko beste gune batzuk 647,59
1.C.3 Osasun-arloaz besteko erakunde batean sartutako zerbitzuak 647,59
1.E.3 Optikak 971,42
1.E.4 Ortopediak 971,42
1.E.5 Entzumenaren protesirako establezimenduak 971,42

2. Jarduteko baimenean funtsezko aldaketak egiteko eta baimena berritzeko eskabidea: aurreko 1. tarifan ezarritako zenbatekoaren % 50.

171. artikulua. Zergapeko egitatea.

Tasa honen zergapeko egitatea osasun-arloko publizitateari buruzko izapideak eta baimenak bideratzea da, Administrazioak bere kabuz nahiz interesatuak eskatuta. Osasun-arloko publizitatea arautzen duen urriaren 15eko 550/1991 Dekretuan arautzen dira izapide horiek.

172. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasotzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak izango dira.

173. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Zergapeko egitate diren administrazio-zerbitzuak eskaintzen diren unean sortuko da tasa ordaintzeko betebeharra. Halere, zerbitzua interesatuak eskatuta ematen denean, eskabidea egiten den momentuan eska daiteke tasa ordaintzea.

174. artikulua. Kuota.

Tarifa honen araberakoa izango da tasaren zenbatekoa (eurotan):

1. Publizitatea egiteko baimena eta baimenean funtsezko aldaketak egitea eskatzea: 105,97.

2. Baimena berritzea edo azaleko aldaketak egitea: aurreko 1. tarifan ezarritako zenbatekoaren % 50.

175. artikulua. Zergapeko egitatea.

Honako hau da tasa honen zergapeko egitatea: osasun-produktuak neurrira fabrikatzeko lizentzia lortzeko izapideak egitea, administrazioaren kabuz edo interesatuak eskatuta. Produktu horiek mediku espezialista batek idatziz eginiko aginduari jarraituz fabrikatzen dira, berariaz. Idatzizko agindu horretan, medikuak, ardura bere gain harturik, diseinuaren berariazko ezaugarriak zehaztuko ditu, eta gaixo jakin batentzat baizik ez direla adieraziko.

176. artikulua. Subjektu pasiboa.

Tasa honen subjektu pasiboak zergapeko egitate diren zerbitzuak jasoko dituzten pertsona fisiko edo juridikoak dira.

177. artikulua. Noiz sortzen den tasa ordaintzeko betebeharra.

Tasa ordaintzeko betebeharra zergapeko egitatea osatzen duten administrazio-jarduerak gauzatzen diren unean bertan sortuko da. Halere, zerbitzua interesatuaren eskariz ematen denean, eskabidea egiten den unean eska daiteke tasa ordaintzea.

178. artikulua. Kuota.

Tasa 592,27 eurokoa izango da.

Funtsezko aldaketak egiten direnean edo baimena berritzen denean, tasaren zenbatekoa aurreko paragrafoan ezarritako zenbatekoaren % 50 izango da.

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana