Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Laguntza
Aurretiko Zita Internetez
 
Maiz egiten diren galderak (FAQ)


Zein da OTI-zenbakia? Non aurkitu dezaket?

Identifikatzeko behar den zenbakia da OTI-zenbakia. Txartel-mota guztietan (ONA, Osasun Txartel Elektronikoa edo OTIa), txartelean inprimatuta etortzen da zenbakia, eta identifikatzeko erabil daiteke, jaiotegunarekin batera. Izenaren gainean dagoen zortzi zifrako zenbakia da. Irudi honetan ikus daiteke:

 

Osasun txartelak

Igo

Badut txartel elektronikoa, baina ez dut txartel-irakurgailurik. Nola har dezaket hitzordu bat?

Nahiz eta txartel elektroniko bat izan, beti duzu aukera txartel-zenbakiaren eta jaiotegunaren bidez identifikatzeko ere. Zure izenaren gainean inprimatuta dagoen zortzi zifrako zenbakia da txartel-zenbakia.

Igo

Arazoak ditut nire txartel elektronikoarekin sartzeko

Txartel elektroniko batekin sartzeko —ONA txartela edo Osasun Txartel Elektronikoa —, ezinbestekoa da zure ordenagailuan elementu hauek izatea:

  • Windows, Mac OS X edo Linux sistema eragilea
  • Interneteko nabigatzaile eguneratua. Osasun-txartel elektroniko bidezko sarbidea Internet Explorerrekin soilik da bateragarria. ONA bidezko sarbidea bateragarria da nabigatzaile hauekin:
    • Microsoft Internet Explorer (6.0 bertsioa edo berriagoa)
    • Mozilla Firefox (1.5 bertsioa edo berriagoa)
    • Google Chrome
    • Safari
  • ISO-7816 estandarra betetzen duen txartel adimendunen irakurgailua.
  • ONA erabiltzen baduzu, ezinbestekoa da txartelaren ziurtagiria irakurtzeko aukera ematen duen programa bat izatea (software kriptografikoa). Izenperen webgunean lor dezakezu, "Ziurtagiria kudeatzea – Ziurtagiria abian jartzea” atalean, www.izenpe.com helbidean.

Igo

Sar naiteke NAN elektronikoaren edo herritarren txartelaren bidez?

Gaur egun, ONAren edo Osasun Txartel Elektronikoaren bidez bakarrik sar daiteke. Lanean dihardugu beste ziurtagiri batzuekin sartu ahal izateko, eta espero dugu sarbidea normalizatuko dugula datozen hilabeteetan.

Igo

Osakidetzako web-ean aurretiko hitzordua kontsultatu edo baliogabetu dezaket?

Hitzordua kontsultatu edo baliogabetzeko bi aukera daude:

  • Aplikazioan sartu eta “Ez daukat egiaztagiri digitalik” aukeraren bidez “Nire hitzorduak kontsultatu edo baliogabetu” aukeratzea.  Webaren bidez hitzordua eskatu zenuenean emandako kodearekin batera  “Hitzorduaren kodea"eremua bete ondoren, sartutako kodeari dagokion hitzordua agertuko da pantailan, eta baliogabetzeko, “Hitzordua baliogabetu” botoia sakatu behar da.
  • Aplikazioan sartu egiaztagiri digital bat erabiliz, “Nire hitzorduak kontsultatu edo baliogabetu” pantailara helduko zara, eta bertan hitzorduak kontsultatu edo baliogabetu ahal izango dituzu.

Igo

Osakidetzako web bidez alda dezaket jada baieztatutako zita bat kontsulta-ordua aldatzeko?

Osakidetzak jada baieztatu duen zita bat ezin da aldatu. Aurrena, baliogabetu egin beharko da eta gero zita mediko berri bat erreserbatu.

Igo

Posible da zita bat erreserbatzea Osakidetzako web bidez ez zure familia medikuarentzat baizik eta erizainarentzat edo errezetak hartzeko?

Bai. Aplikazioan “zita berri bat eskatu” hautatutakoan zure medikuarentzat, pediatrarentzat, erizainentzat edo emaginarentzat eskatzeko aukera emango dizu.

Igo

Nola egin dezaket aurretiko zita nire seme-alabaren pediatrarentzat?

Adin guztietako pertsona orok du bere Txartel Sanitario Indibiduala (OTI). Zure seme-alabarentzat zita erreserbatzeko, beraz, seme-alabaren OTIa erabili behar duzu prozedura orokorrari jarraituz.

Igo

Zer egin behar dut aurretiko zita bat egitean nire medikuaren datuak txarto ageri badira?

Zure medikuaren datuak txarto ageri badira, zure Osasun Zentroarekin kontaktuan jarri behar duzu datuok eguneratzeko.

Igo

Sistemak dio hitzordu-kopuruaren muga gainditu dudala. Zer esan nahi du?

Gaur egun, muga bat dago webgune bidez eskatuta eduki daitezkeen hitzorduetan. Hona hemen muga:

  • Paziente batek egunean gehienez bi hitzordu eduki ditzake hartuta profesional bakoitzeko.
  • Halaber, paziente batek gehienez lau hitzordu eduki ditzake hartuta profesional bakoitzeko.

Muga hori gaindituz gero, mezu hori agertuko da. Hitzordu bat hartzeko, zure osasun-zentroarekin harremanetan jarri behar duzu.

Igo

Saiatu naiz familia medikuarentzako zita hartzen eta esaten dit ezinezkoa izan dela, eta kontaktuan jartzeko nire Osasun Zentroarekin. Zergatik da hori?

Zita medikoak Osakidetzako web bidez erreserbatzeko sisteman saturazio puntualak direla eta, batzuetan agindu diezazukete zure Osasun Zentroarekin kontaktuan jartzeko zita bat lortzeko.

Igo

Sistemak dio aldi batean ezingo naizela zerbitzu honetan sartu. Zer esan nahi du horrek?

Berrantolatze-prozesu bat egiten ari dira zure osasun-zentroan, erabiltzaileentzako arreta hobetzeko. Hori dela eta, blokeatu egin behar izan dira berregituratze-prozesuaren barruan dauden plazak, eta, horren ondorioz, ezin da hartu plaza horietarako hitzordurik webgunearen bidez.

Hitzordu bat hartzeko, zure osasun-zentroarekin harremanetan jarri behar duzu. Han, berrantolatze horren epeei buruzko informazioa emango dizute.

Igo


Azken eguneratzea: 2013/10/08

Euskadi, auzolana