Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Laguntza

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug
Laguntza
 
Zer da Osakidetza.net?

Osakidetza.net Euskal Osasun Publikoaren Ataria da eta bere helburu orokorrasasun-alorreko informazioa eskaintzea da, edo berari lotutakoa, herritarrek osasun-prestazioa errazago eskura dezaten.


Osakidetza.net atariaren bidez herritarrek, enpresek eta profesionalek, gaur egun eskaintzen diren zerbitzu asistentzial eta administratiboak zuzenean ezagutzeko aukera dute.
Horrela, modu eroso eta errazean, Administrazioarekiko harremanak bideratzeko aukera dute, informazioa jasotzeko, eskaera bati hasiera emateko, medikuarekin hitzordua eskatzeko, espediente baten egoera jakiteko, eskuragarri dituen prestazioak zeintzuk diren jakiteko eta Erakunde honen egitura asistentzial eta administratiboa hobeto ezagutzeko.
Beste urrats bat da Eusko Jaurlaritzak bereganatu duen prozesuaren barruan, bezeroei eta, oro har, gizarte osoari zerbitzuak eskaintzearen kultura sendotzeko.



Nola egituratzen da?

Osakidetza.net atarian zentro administratibo, kontsultategi, osasun-zentro eta ospitaleek eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko argibide asko jartzen da denon eskura.

Informazio kopuru handi hau sare batean egituratzen da, hain zuzen mota honetako eremuak dituena:

  • Enpresak: eremu honetan, hornitzaile eta bezeroak diren enpresentzako informazio erabilgarria dago.
  • Profesionalak: eremu horretan, osasun-esparruan lan egiten dutenentzat informazio interesgarria dago.


Eboluzioa

Osakidetza.net bere edukiak hobetuz eta informazioa osatuz joango da, erakundeen eta herritarren eskaera handitu ahala. Halaber, apurka-apurka aukera emango da prozeduretan izapideak egiteko eta norbere espedienteei buruz kontsulta pertsonalizatuak egiteko.
 
Helburua atari berri honetatik informazio orokorra eskuragarri ipintzea da eta gainera, Osakidetzaren edozein zerbitzuri buruzko izapide eta kontsulta pertsonalizatuak bideratzea, herritar guztiei zein sektore zehatzei zuzendutakoak.
 
Halaber, Osakidetza.neteuskal herritarren, euren elkarte eta erakundeen, enpresen eta abarren iritzi eta eskariak kontuan hartu nahi ditu; eta, horretarako, topagune bat eskainiko du, atariaren beraren eta, oro har, Administrazioaren zerbitzuak hobetzeko baliagarriak izan daitezkeen iritzi, eskari edo proposamenak jasotzeko.
 
Osakidetza.net berria jaio da azken batean, euskal gizarteari edo Osasun Erakunde honekin harremanak izan behar dituzten guztiei zerbitzua emateko xedez.



Behar den softwarea

Dokumentu batzuk ongi ikusi eta inprimatzeko beharrezkoa da aurretik Acrobat Reader instalatuta egotea. Ez badaukazu, doan eskura dezakezu honako esteka honetan klikatuz:

Acrobat Reader eskuratu 


Azken eguneratzea: 2008/07/29

Compromiso con las personas