Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Zerbitzuen eskaintza

Uribe ESI ondoko zerbitzuak eskaintzen ditu bere zentroen bidez:

Osasun zerbitzuak:

  • Gaixo akutu eta kronikoen diagnostikoa eta tratamendua.
  • Haur eta heldu osasuntsuen kontrola.
  • Atentzioa zentroan eta pazientearen etxean.
  • Berariazko taldeak eta arrisku-taldeak: haurrak, nerabeak, emakumezkoak, helduak eta nagusiak.
  • Programak: Kronikoak (diabetesa, hipertentsioa, BGBK: birikietako gaixotasun buxatzaile kronikoa).
  • Etxeko bortxakeria eta tratu txarrak adin guztietan.
  • Atentzio aringarria hilzorian dauden pazienteei.
  • Haurdunaldia eta ama izateko prestaketa, erditu aurretik eta ostean.
  • Osasun mentaleko atentzioa.
  • Prebentzioko atentzioa eta ohitura osasuntsuen sustapena.
  • PADI: Haurren hortzak zaintzeko programa.
  • Koordinazioa atentzio espezializatuarekin.
  • Premiazko atentzioa, bai osasun zentroan, bai etxean.

Zerbitzu administratiboak:

  • Informazio orokorra.
  • Aurretiko hitzordua bai zentroko bai atentzio espezializatuko kontsultetarako.
  • Etxerako abisuak jaso.
  • Osasun Txartela eskatu: medikua esleitu eta aldatu.
  • Agiriak bisatu.
  • Iradokizunak eta erreklamazioak jaso.
  • Aldi baterako ezintasun parteak eman.
  • Osasun Zentroari lotutako bestelako tramite administratiboak.

Euskadi, auzolana