Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Emergentziak
  4.  
  5. HeliNET

HeliNET

HeliNET proiektuaren bidez (POCTEFA kodea: EFA 200/16) mugaz gaindiko lankidetza-sare bat sortu eta antolatu nahi dugu, larrialdi, emergentzia, erreskate eta hondamendiko egoeretan arriskuak eta elkarri laguntzeko misioak batera kudeatzeko, helikopteroak erabil daitezen bultzatuz.

Mugaz gaindiko arriskuei, lurraldeko eragileek horiei aurrea hartzeko eta nola erantzun planifikatzeko duten gaitasuna ez ezik, arrisku espezifikoei eta natur hondamendiei emandako erantzunaren beraren kudeaketa ere, hobetuz, heldu beharra nabarmentzen du proiektu hau jasotzen duen lan-ildoak.

Horretarako, Euskadi (Osakidetzako Emergentziak), Nafarroa (Babes Zibila eta NASUVINSA) eta Akitania (Euskal Kostaldeko Ospitale Zentroa-SAMU 64.a) lanean ari gara:

  • Helikoptero asistentzialek, erreskatekoek edo sorospenekoek lurra hartu ahal izateko azaleren sarea hobetzeko.
  • Partzuergoa osatzen duten lurraldeen artean erantzun koordinatua eta integratua planifikatzeko, antolatzeko eta probatzeko.

Proiektuari buruz eta “POCTEFA” programa europarrari buruz gehiago jakiteko, logoen gainean klik egin ezazu.

Helinet

POCTEFA

HeliNET - Proiektua Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (FEDER) kofinantzatu du %65ean, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua da Espainia, Frantzia eta Andorra arteko mugako eskualdearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea. Laguntzaren xedea da mugaz gaindiko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumenekoak garatzea, lurralde garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bitartez.

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana