Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Bilaketa eta emaitzak

Azken eguneratzea: 2012/02/14

Historial dosimetrikoa aurkeztu dute Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetzak

Osakidetzak proba diagnostiko jakin batzuk dakartzaten erradiazio ionizatzaileen eraginen erregistroa osatu du

Gaur aurkeztutako historial dosimetrikoa, tresna berria da eta dagoeneko gauzatuta dago. Bere bidez, horrelako proben preskripzio medikoak hobetu nahi dira, batik bat, pediatriako zainketak jasotzen dituztenen artean. Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailaren eta Osakidetzaren lan ildo estrategikoaren barruan kokatuta dago, honako alorrak ardatz hartuta: Segurtasun Klinikoa, Pazientearen Segurtasuna eta, beraz, Osasun Publikoari dagokiona.

Zehatz-mehatz, Historial dosimetriko hau “Pazientearen Segurtasuna” Programa Korporatiboa osatzen duten ardatzetariko bat da, hurrengo ekimen eta planekin batera: kirurgia ziurra, “zero” pneumonia, pazientearen ikaskuntza, kontrako 10.000 gertakizunen murrizketa, arrisku mikrobiologikoak minimizatzea, etab. 

ERRADIAZIO IONIZATZAILEAK

Erradiazio Ionizatzaileak (EI) asistentzia arloko ezinbesteko tresna bat dira, bai erradiodiagnostikoko proba jakin batzuetan baita medikuntza nuklearreko nahiz erradioterapiako prozeduretan ere erabiltzen direlako. 
 
Erradiazio Ionizatzaileen artean, Ordenagailuaren bidezko Tomografia (OTA) eragin handiena sortzen duena da, erradiazio dosiari dagokionez.  Izan ere, Erradiazio Ionizatzaileekin egindako azterketen %5a besterik izan arren, diagnostikorako erabilitako erradiazio osoaren %40 eta %70ren bitartean sorrarazten du.   

Hain zuzen ere, Babes Erradiologikoa da tresna berri honen oinarria eta bere helburua bi efektu-motaren eraginari aurrea hartzea da: alde batetik, efektu “determinatzaileak”, atalase-dosi batetik sortu eta dosiaren larritasunaren araberakoak dira (eritema larruazalean edo kataratak begietan); eta bestetik, efektu “ez determinatzaileak edo estokastikoak” –ez dira ziur ematen baina beren probabilitatea dosiaren arabera handitzen da (ez dago atalaserik), eta horretan, edozein erradiaziok kaltea sorrarazteko arriskua dauka (akats genetikoak edo tumoreak garatzea).   

PEDIATRIA ARLOKO ERABILERA

Pediatrian teknika horiek gero eta sarriagotan erabiltzen dira, neurri handi batean probaren arintasunak paziente pediatrikoak sedatu beharra murrizten du.  

Edonola ere, umeak erradiazioekiko sentikortasun berezia dute eta, beraz, Osasun Publikoaren ikuspuntuaren arabera, arriskuak gutxitu eta onurak handitzen dituen kontrol estua edukitzea funtsezkoa da. 

Horregatik, EAEko osasun-agintaritzak  bere lehentasunen nagusien artean ipini du umeen babes erradiologikoa.

GUTXIENEKO ARRISKUA, ONURA HANDIENA

Historial Dosimetrikoak inpaktu handieneko proba diagnostiko pediatrikoen protokoloak –OTAk- optimizatzea dakar.

Horren ondorioz, lehenik eta behin, behar diren azterketak soilik egin behar dira eta, horiek egitean, dosi zehatz eta egokienak baliatuko dira. Halaber, ahal denean, eta efikazia murriztu gabe, Erradiazio Ionizatzaileen erabiltzera behartzen ez duten diagnostikorako bestelako teknikak proposatu beharko dira, esate baterako, ekografia edo erresonantzia magnetikoa. 

Laburbilduz, historia klinikoan Erradiazio Ionizatzaile dosien adierazleen erregistroa sartu nahi da. Edo bestela esanda: historia kliniko bakoitzean paziente pediatriko bakoitzak metatutako erradiazio-kopurua erregistratzea.

Halaber, historia klinikoan sartzeak preskripzioa ematen duen medikuari gero eta informazio gehiago


Euskadi, auzolana