Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osakidetzako zentroak
  4.  
  5. Donostia Unibertsitate Ospitalea
  6.  
  7. Pazienteak atenditzeko zerbitzua

Informazioa


Informazio zuzena
Erabiltzaileak zentroan sar daitezen arindu eta laguntzeaz arduratzen dira informazio zuzenaren arloan aritzen diren profesionalak.


Donostia Unibertsitate Ospitaleko Arantzazu eraikineko sarrerako hallean eta Gipuzkoa eraikinean ematen dute zerbitzua, egunero; goiz eta arratsaldeko ordutegian informazio zuzenean, eta, goiz, arratsalde eta gaueko ordutegian telefono bidezko informazioan.


Ospitale-eremuko kokapen orokorren zein barneko bideen planoak eta informazio-liburuxkak dituzte, eta zentroan egiten diren ekitaldiei buruzko informazioa ere badute (konferentziak, hitzaldiak eta bestelako jarduerak).

 

TAZI (Telefono Arretarako Zentro Integratua)
Donostialdea ESIaren deiei erantzuten dieten profesionalak dira (lehen mailako arreta eta espezialitateetako eta arreta orokorreko hitzorduak). Lehen biak goiz eta arratsaldeko ordutegian, eta bigarrenak 24 orduetan.
Amara eraikineko 5. solairuan daude.

Azken aldaketako data: 2017/09/18

Euskadi, auzolana