Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osakidetzako zentroak
  4.  
  5. Donostia Unibertsitate Ospitalea
  6.  
  7. Pazienteak atenditzeko zerbitzua

Bermaketa zerbitzuak



Erlijiozko zerbitzuak

Igo

  • Elizbarrutiko laiko, apaiz eta erlijiosoek osatzen dugun taldea gara. Gure helburua hau da, gaixo eta familiak laguntzea beraien osotasunean, pertsonaren edozein motatako giza nahiz erlijio sentsibilitateri zor zaion begirunez.

  • Ospitaleak badauka kapera ere, "Arantzazu" eraikinaren sarreran aurkitzen da, igogailuetatik gertu.

  • Zabalik, goizeko 7etatik gaueko 10etara.

  • Meza edo Hitzaren Liturgia orduak:
    •       Astegunez: 18:30tan
    •       Igande eta jaietan: 11:00tan

Haurrentzako jarduerak

Igo

  • Gure helburuen artean dago txikienei arreta berezia eskaintzea; horretarako, hainbat ekintza antolatzen ditugu horien egonaldia atseginagoa izan dadin. Ikasgela bat badaukagu eta bertan Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko bi irakaslek laguntzen diete beren ikasketetan atzeraturik geldi ez daitezen.

  • Ikasgela hori aisialdirako lekua ere bada, bertan haurrentzako liburutegia, dibertimenduzko jokoak, etab. daude.

  • Horren haritik, Donostia Ospitaleak lankidetza-akordioa sinatu du La Caixarekin. Horri esker, Ama-haurrentzako eraikineko Pediatriako 4. Solairuan Ziber@aula bat dago eta bertan ordenagailuak, Interneterako loturak eta jokoen aldea aurki daitezke.

  • Bestalde, urtean zehar ospitaleak hainbat ekitaldi antolatzen ditu –ospetsuen bisitak, idazlan-lehiaketak…– haurren egonaldia alaitze aldera, batez ere, Gabonak bezalako egun seinalatuetan. Eguberrietan honakook antolatu ohi dira: pailazoak, ipuin-kontalariak, prestidigitadoreak, mimoak eta Olentzeroren, Noelen eta Erregeen bisita.

Jatorduak

Igo

  • Janaria oso garrantzitsua da gaixotasun askoren tratamenduan, bai eta operazio baten ondoren indarberritzeko ere. Garrantzitsua da zure medikuak agindutako dieta betetzea eta ospitaleak ematen dizunetik aparteko janari eta edaririk ez hartzea.

  • Medikuak dieta normala egiteko moduan zaudela irizten badio, ospitaleak kartara jateko aukera eskaintzen dizu. Horrela, bada, plater desberdinen artean aukeratu dezakezu egunero.

  • Jatorduen gutxi gorabeherako ordutegia:
    •       Gosaria: 8:30 - 9:00
    •       Bazkaria: 12:30 - 13:00
    •       Askaria: 16:30 - 17:00
    •       Afaria: 19:15 - 19:45

Beste zerbitzu batzuk

Igo

  • Kafetegia: Arantzazu eraikineko beheko solairuan dago eta ordutegia goizeko 08:00etatik gaueko 21:00ak arte da. Kafetegiaz gain, edariak eta hainbat janari ematen dituzten makinak ere badaude, ospitaleko 3 eraikinetan banaturik.

  • Kutxazain automatikoak: Arantzazu eraikineko sarrera nagusian (Euskadiko Kutxa) eta Ama-haurren aldearekiko lotura-korridorean (Kutxa) daude.

  • Liburudenda eta oparidenda: Arantzazu Eraikineko sarrera nagusian dago eta goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00etara dago zabalik.

  • Bertan egunkariak, aldizkariak, liburuak eta beste argitalpen batzuk eros daitezke, eta baita opariak eta norberaren garbitasunerako produktuak ere. Ingresatuta daudenen erosotasunerako, pertsona bat pasatzen da egunero gelaz gela egunkari eta aldizkariekin.
Azken aldaketako data:  2015/02/10

Euskadi, auzolana