Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Erabiltzailearentzako informazioa

Harrera- zerbitzua, sartzeko atearen aurrean dago. Ordutegia, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara da. Larunbat, igande eta jaiegunetan, ordutegia 09:00etatik 21:00etara doa. Zerbitzu honetan egingo dituzu ospitaleko sarreraren tramiteak.

  • Larrialdiak: Harrera-zerbitzuan Larrialdietara pasatzeko asmoa duzula jakinarazi behar izango duzu, horretarako pazientearen nortasun agiria eta osasun-txartela erakutsi behar izango duzularik. Gogoratu historia klinikoa eguneratuta edukitzearen inportantzia eta helbide, telefono eta abarreko aldaketak jakinarazi. Harrera-zerbitzuan, egin beharreko tramiteak egingo dira eta ospitaleko aspektu jakin batzuen berri emango dizute. Aldi berean, nora joan behar duzun esango dizute.
  • Programaturiko ospitaleratzea: Aurreko kasuan bezala, Harrera-zerbitzuan pazientearen nortasun agiria eta osasun txartela erakutsi behar izango duzu. Gogoratu historia klinikoa eguneratuta edukitzearen inportantzia eta helbide, telefono eta abarreko aldaketak jakinarazi. Harrera-zerbitzuan egin beharreko tramiteak egingo dira eta ospitaleko aspektu jakin batzuen berri emango dizute. Aldi berean, nora joan behar duzun esango dizute.
  • Kanpo-kontsultak: Kanpo-kontsulta egiteko baldin bazatoz, Harrera-zerbitzura jo behar izango duzu. Bertan, kontsulta mota edo harrera egiten dizun medikuaren izena adierazi behar izango duzu. Harrera-zerbitzuan agiri batzuk emango dizkizute, eta horiekin Kanpo-Kontsultara pasatuko zara. Harrera-zerbitzuan, kontsultetarako zitak ere bideratuko dituzu.
  • Osagarrizko-probak: Santa Marina ospitalera bazoaz proba bat egitera (Ekokardiograma, Esfortzu-Proba, Holtter, Bronkoskopia, Loaren Testa), Harrera-zerbitzutik pasatu behar izango zara eta N.A.N.a, Osasun txartela eta egingo dizuten probaren bolantea erakutsi behar izango duzu. Harrera-Zerbitzuan, egin beharreko tramiteak egingo dituzte eta nora joan behar duzun esango dizute.
  • Ziurtagirien eskaera: Ospitaleratze, kontsulta eta abarren ziurtagiria behar baduzu, joan zaitez Harrera-zerbitzura. Bertan, emango dizute eskatutako agiria.

Medikuak ezarri dizun dietak lagunduko dizu sendatzen.

Bestelako elikagaiak hartu nahi badituzu, kontsulta ezazu zure medikuarekin.

Honako hau da jatorduen ordutegia:

  • Gosaria: 08:30etatik 09.15etara
  • Bazkaria: 12:30etatik 13:15etara
  • Askaria: 15:30etatik 16.15etara
  • Afaria: 19:30etatik 20:15etara
  • Medikuak: Uniforme zuria edo berdea
  • Erizaintza: Uniforme urdina
  • Klinikako laguntzailea: Uniforme arrosa
  • Zelaria: Uniforme grisa
  • Garbiketako langileria: Uniforme zuria

Bisita-orduak: 9etatik 21etara. Nahi besteko bisita izan ditzakezu. Hala ere, komeni da paziente bakoitzeko 2 pertsona baino gehiago ez izatea. Errespetatu mesedez gomendio hau. Zure senidea markatutako ordutegia

baino denbora luzeagoz lagundu nahi baduzu, erizaintzako langileekin kontsultatu.

15 urte baino gutxiago daukaten umeak ezin dira solairura igo, Horregatik ezin dute ingresatutako pazienteak bisitatu. Mugatze honen helburua adingabeen Osasuna babestea da, beraz, garrantzitsua da mugapena betetzea.

 

  • Informazio medikoa: Medikuak zure gaixotasunaren berri emango dizu zuri, gertuen dituzun senideei edo zuk hautatutako pertsonari. Telefonoz ez da informaziorik emango.
  • Erizaintzako zainketak: Zutaz arduratzen den erizainak emango dizu, zure gaixotasunari aurre egiteko ematen diren zainketen berri.
  • Medikazioa: Ospitaleak behar duzun medikazio guztia eskainiko dizu. Ez ezazu hartu medikamenturik zeure kabuz; kontsulta ezazu beti.
  • Pazienteari arreta eskaintzeko zerbitzua: Zerbitzu hau zure eskubide eta betebeharrez arduratuko da eta gure zerbitzuen erabileraren berri emango du. Modu berean, ospitalizazioan ematen diren gizarte arazoak konpontzen lagunduko dizu.
  • Erlijio kultua: Badago zerbitzu erlijioso katolikoa. Beste erlijio bateko fededuna bazara eta arreta jaso nahi baduzu, jakinarazi eta bideratzen saiatuko gara.
  • Kafetegi-zerbitzua: Ordutegia, 8etatik 21:50etara doa, etenik gabe.Egunero jateko aukera dago, 13:30etatik 14:30etara

Gogora ezazu Ospitalean guztiontzat onuragarriak diren arauak indarrean daudela. Arau hauek betetzen badira, zure egonaldia eta gure lana atseginagoak izango dira.

  • Ospitaleratuta dauden pazienteek ezin izango dute kafetegira joan. Solairu batzuetako atarteetan edariak eta aperitiboak ematen dituzten makinak daude.
  • Medikuaren baimena behar da Ospitaletik urteteko. Solairutik urten behar baduzu, emaiozu horren berri erizaintzako langileei.
  • Arautegi legalaren arabera, debekatuta dago ospitale osoan erretzea.
  • Logelan telefono deiak jasotzeko ordutegia hauxe da: 9etatik 21etara.
  • Erabili itzazu bakoitzean dauden egongelak, korridoreetan zaratarik ez egiteko.

Balio handiko objektuak: Ez da komeni, logelan balore handiko objektuak edo dirua izatea. Ez Ospitaleak ez profesionalek ezin dituzte zaindu.

Alta: Zure medikuak erabakiko du alta noiz eman. Pazienteari garaiz emango zaio horren berri, antolatu beharreko gauzak antolatzeko behar duen denbora eduki dezan. Komeni da logela eguerdiko 12etarako hutsik egotea, beste paziente bat datorrenerako logela garbi eta prest egoteko.

Azken aldaketako data: 2017/02/22

Euskadi, auzolana