Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Zentroen direktorioa
  4.  
  5. Osakidetzako zentroak
  6.  
  7. Debagoieneko ESI
  8.  
  9. Irakaskuntza eta prestakuntza

Irakaskuntza eta prestakuntza

Osasun ikasgelak

Igo

DEBAGOIENEKO Erakunde Sanitario Integratuak (ESI)abian jarri du herritarrentzeko informazio ekimen bat, gaixotasunei, tratamenduei eta bizitza ohitura osasuntsuei buruz: "Osasun Ikasgelak". Ekimen berri honek 12 ikasgela aurreikusten ditu urtean zehar, sei gai ezberdin lantzeko, guztiak ere herritarren interesen gertukoak eta hizkuntza arin eta hurbila erabiliz.

 

Ikasleak praktiketan

Igo

Osasunaren artatzeak behar duen kalitate maila izateko ezinbestekoak dira irakaskuntza eta formakuntza eta oso harreman estua dute profesionalek duten trebakuntzarekin eta gaitasunarekin. Hau hala da erakundea osatzen duten profesional sanitario zein ez sanitarioen kasuen.

 

DEBAGOIENEKO Erakunde Sanitario Integratuak (ESI)praktiketako formakuntza ematen du, gradu-aurretik zein gradu-ondoan.

  • GRADU-AURREKOAK
    • Erizaintzako Laguntzaileen Zainketen formakuntza zikloa.
    • Erizaintzako Gradu.
    • Osasun Dokumentazioa.
    • Lanbide prestakuntza zentrotik (Mantenimendua).
    • Diagnostikorako irudien formakuntza zikloa.
    • Dietetika formakuntza zikloa.
    • Anatomia Patologikoa eta zitologikoa.
    • Diagnosi klinikoen laborategia.
    • Administrazioa eta finantzak.
  • GRADU-ONDOKOAK
    • Unibertsitate aditua Larrialdietako Erizaintzan.
    • Farmacia Lizentziaturako UPV/EHU.

DEBAGOIENEKO ESIk medikuespezialistak formatzen ditu. Une honetan Familia Medikuntzako espezialistak formatzeko akreditazioa du.

 

Formakuntza Mediku Espezializatua Gerentziaren menpe dagoen Irakaskuntza Medikoaren Unitatetik antolatu eta kudeatzen da. Irakaskuntza Batzordearen eta ESIko Tutoreen Taldearen laguntza du.

Irakaskuntza Xedea

Lortzea formakuntza programetara datozen profesionalek euren espezialitateetako gaitasunak eta baita osasun lanbideetako orokorrak direnak bereganatzea. Horiek lanbidea aurrera ateratzen ahalbidetuko die osasuna bultzatzeko, prebenitzeko eta zaintzeko, lan jarduera aurrera daramaten toki guztietan.

 

Formakuntzak bere baitan hartuko du bere formakuntza teorikoari lotutakoak eta baita ere osasun lanbide guztiek amankomunean dituztenak. Azken hauek baloreek, jarrerek, ezagupenek eta trebetasunek osatuta daude.

 

Horretarako, ospitaleak formakuntza arloan dagokion erantzukizun soziala erabiliko du. Hau bere gain hartzen du ospitaleak eta asistentzia zerbitzuek duten irakaskuntza akreditazioak eraginda eta formakuntza ekimenak behar bezala antolatuko ditu artatze jardueraren barruan, gaitasun helburuak lortzeko.

Azken eguneratzea: 2015/08/07

Euskadi, auzolana