Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Euskararen alde konprometiturik

  • Kudeaketan euskararen aldeko konpromisoa:
    • Osakidetzako Barrualde-Galdakao ESIak — lehen mailako arreta eta arreta espezializatua — barne hartzen duenak, euskararen erabilera biziberritzeko ahaleginean dihardu, komunikazioa asistentziaren giltzarri delako, eta, halaxe jasotzen da gure plan estrategikoan, zein berori bideratzeko urteroko kudeaketa planean, euskara programaren arloa jorratzen duen atalean, hain justu.
  • Euskararen presentziari eta erabileraren aldeko konpromisoa zertan gauzatzen da:
    • Gure erabiltzaileei eta pazienteei eurek lehenetsitako hizkuntzan arreta eskaintzea da gure gizarte-erantzukizuna eta konpromiso behinena, baita beren eskubidea ere. Hori bermatzeko zerbitzu-eskaintza elebiduna areagotzeko neurriak aplikatu, hedatu eta ebaluatzen ditugu, etengabe hobetzeko gure nahiari erantzunez.
    • Euskararen presentzia eta erabilera sendotzea eta normalizatzea — aipatu berri dugun zerbitzu-eskaintza elebiduna, oro har, areagotzearekin batera — gure identitate ikur diren elementuetan (paisaia linguistikoa, intranet, web-orri, argitalpen, ekitaldi eta abar) ez eze, lan-hizkuntzaren berme direnetan ere: prestakuntza eta trebakuntza, lan egiteko tresnak, baliabideak...

Euskaraldia

Barrualde-Galdakao ESIak Euskaraldia ekimenarekin bat egin du. Ekimen horren bitartez zera lortu nahi da: gure hizkuntza ohituretan eragitea, eta, 11 egunez, euskaraz bizitzea ahalik eta gehien.

Horretarako, hauxe da proposatzen digutena: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskal Herria osoan modu koordinatuan, euskara ulertu eta hitz egiten dugun guztion artean, euskaraz jardutea.

Egun horietan, ekimenean parte hartzeko izena ematen dutenek ahozibi edo belarriprest rola aukeratuz , soinean hala identifikatuko dituen identifikagarria eramango dute.

 Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet. Osakidetzako profesionalen kasuan e identifikagarria baliatuko dugu.

 Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

                                           IZENA EMAN

 

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana