Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Estrategia eta kudeaketa

 
2017-2020 Plan Estrategikoa  zentroaren ibilbide-orria da. Bertan, hurrengo hiru urteetan egingo diren ekintza guztien kudeaketa-lerro nagusiak zehazten dira.
Dokumentu horretan, Barrualde-Galdakao ESIren gogoeta jasotzen da, eta honako galderei erantzuten die: zertarako gauden erakunde sanitario integratuan (XEDEA), zein diren gure identifikazio-ezaugarriak (BALIOAK), non egon nahi dugun 2020an (berrikusiko den urtea) (IKUSPEGIA), eta zelan lortu nahi dugun.

Erakunde Sanitario Integratuak bere Plan Estrategikoan (2017-2020) zehaztu ditu:

Xedea

"Gure herritarren osasuna kalitatearekin, segurtasunarekin eta iraunkortasunarekin hobetzeko lan egiten dugu"

Ikuspegia

2020an gure erakundea honelakoa izatea nahi dugu:
  • Komunitatearekin elkarlanean modu integratuan lan egiten duena
  • Herritarren osasunaren hobekuntzan emaitzak lortzera zuzendutakoa, ezagutza eta berrikuntza eskainiz, eta osasun-sistemaren iraunkortasunean lagunduz.
  • Profesionalak eta herritarrak osasunaren zainketan inplikatu eta partaide egiten dituena, konfiantza sortuz, eta ematen duen arreta humanizatuz.

Baloiak

  • Berrikuntza: etengabe irekita gaude aldaketara, inkonformistak gara, alternatiba berrien bila gabiltza, profesionalen sormena garatzen dugu eta okertzeko arriskua onartzen dugu
  • Profesionaltasuna: jakintzarekin eta ezagutzarekin konpromisoa hartzen dugu, gure jarduera bakoitzean saiatzen gara eraginkortasuna, efizientzia eta etika sozialeko eta bioetikako irizpideak bateratzen.
  • Lidergoa eta taldeko lana: helburuak, ideiak, ezagutza eta informazioa partekatzen ditugu eta diziplina anitzeko testuingurua sortzen dugu, bertan parte-hartzeak eta lankidetzak bat egiten dutelarik nork bere ardurak hartzearekin, eta gure langile guztiak errespetatzen ditugu eta aitortza egiten diegu.
  • Gertutasuna: pertsonentzako lan egiten dugun pertsonak gara, denbora eta energia inbertitzen dugu errespetua, adeitasuna, erosotasuna, komunikazioa eta segurtasuna eskaintzeko.
  • Konpromisoa: zerbitzatzen dugun gizartearekin. Lankidetzan aritzen gara osasun-sistemako gainerako eragileekin, eta sistemaren jasangarritasuna bultzatu, irisgarritasuna bermatu eta gardentasuna sustatzen dugu.

Barrualde-Galdakao ESIak Erantzukizun Sozial Korporatiboa (ESK) horrela definitzen du: indarrean dauden legezko betebeharrak zorroztasunez betetzea, eta, horrez gain, kudeaketa eredu arduratsua garatzea. Kudeaketa eredu horrek bere baitan hartu behar ditu gizarteari, lanari, giza eskubideei eta ingurumenari lotutako kezkak, eta hauek guztiak interes taldeekiko harremanean eta elkarrizketan oinarrituta egongo dira. Era berean, ESIa bere jardunbideen ondorioen eta eraginen erantzule izango da.

Erakunde sanitarioa eta publikoa den aldetik, gure erakundeak gizartearekiko funtzio ukaezina du: herritarrei zerbitzua ematea, batetik, eta euren osasuna hobetzea, bestetik. Hori dela-eta, ESK erakundearen xede, ikuspegi eta balioen berezko aldea da, eta Plan Estrategikoaren giltzarri den ardatzetako bat, bere kudeaketa sistematizatzeko.

 Politikak

Barrualde-Galdakao ESIak jarduteko oinarrizko printzipioak definitu ditu bere ESK Politikan. Printzipio horiek Gizartearekiko arduratsua den kudeaketa egiteko markoa osatzen dute, eta gardentasuna, gobernantza ona eta jasangarritasunari –ekonomia, ingurumen eta gizarte arlokoari- erantzuten diete.

ESK Politika

Halaber, erakundeak bere gain hartzen du eskura dituen baliabideen, eta ingurumenari eragiten dizkion kalteen erantzukizuna. Era berean, ingurumenarekiko konpromisoa eta baliabideen kontsumo eraginkorra hobetu nahian, bere ingurumen politikan zehaztutako helburuak betetzeko eta etengabeko hobekuntza egiteko erronkak hartu ditu

Ingurumen Politika

Kode etikoa

Agiri honetan gardentasunez eta publikoki zehazten dira,   Barrualde-Galdakao ESIak erakunde gisa dituen jokabide printzipioak eta arauak. Bestalde, ESIa osatzen dugun profesionalok hauekiko koherentzia gorde behar dugu: gure balioak, Enplegatu Publikoaren Estatutu Markoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko kargu publikodunen eta behin-behineko langileen Etika eta Jokabide Kodea eta indarrean dauden profesionalen bestelako lege eta kodeak.

Kode hori, orobat, gure interes-talde guztiek landu behar dute.

Memoriak

Barrualde-Galdakao ESIak urtero argitaratzen du bere jasangarritasun-memoria, GRIren (Global Reporting Initiative) gidalerroei jarraituz. Era berean, bi urterik behin onetsitako erakundeek memoria horiek egiaztatzen dituzte, horien fidagarritasuna bermatzeko eta euren etengabeko hobekuntza sustatzeko.

2017 urteko memoria

2016 ESK memoria

2014 ESK memoria

Ingurumen arloan,berariazko memoria hauek argitaratu dira:

ESKaren kontaktua

Barrualde-Galdakao ESIak herritarrei eskuragarri uzten die komunikazio-kanal hau, arlo honetako edukiek sor ditzaketen zalantzak argitzeko helburuaz. Era berean, komunikazio-kanalaren bidez elkarrizketarako bidea zabaldu nahi da, jasangarritasun arloan nabarmenak diren gaiak lantzeko asmoz.

RSC.BARRUALDE-GALDAKAO@osakidetza.eus

Gure balioen artean aldaketekiko etengabe irekita egoteko asmoa ezarri genuenetik, B-G ESIk berrikuntzaren alde egin duen apustua argia da. Izan ere, erakunde inkonformista gara eta profesionalen sormena garatuz eta horrek ekartzen duen arriskua onartuz alternatiba berriak bilatzen ditugu.
 
Horregatik guztiagatik, gure ildo estrategikoetako bat, bosgarrena hain zuzen ere, «Ezagutzaren, ikerkuntzaren eta berrikuntzaren kudeaketa» da.
B-G ESIan honako hau da berrikuntza:
• Zerbitzu, prozesu, produktu edo bestelako elementu berriak ezartzea.
• Antolakuntza-metodo berriak ezartzea  barne jardunbideetan, lanaren antolakuntzan edo kanpo harremanetan aplikatuta , balio erantsia gehituko duena eta gure iraunkortasuna eta gizarte-errentagarritasuna hobetuko duena.

Konponbide berriak behar dituzten arloak  identifikatzeko, baditugu zenbait informazio iturri, barrukoak zein kanpokoak, eta hauek hobetzeko arloak zehazten dituzte. Barruko iturrien artean hauek nabarmenduko ditugu: kudeaketa-sistemen berrikuspenak, intzidentzien eta gorabeheren jakinarazpen-sistema anitzak, barne- eta kanpo-auditoriak, kexak, iradokizunak eta erreklamazioak, eta gure profesionalen ezagutza klinikoa bera. Hobetzeko arlo horien definizioan oinarrituta, aplikatu beharreko berrikuntza zehaztuko da.

  


Horrez gain, 2014az geroztik, Barrualde-Galdakao ESIa Teknologia Mediko eta Sanitarioen Berrikuntza Sarearen (ITEMAS) barruan dago. Teknologia Mediko eta Sanitarioen Berrikuntza Plataforma Carlos III (ISCIII)osasun-institutuak sustatutako plataforma bat da, osasun arloko zientziak eta teknologiak ikertzen laguntzen duena. ITEMASen helburua da teknologia sanitarioaren berrikuntza sustatzea osasun-sistema nazionala jasangarriago egiteko funtsezko tresna gisa; horretarako, beharrezko kultura berritzailea garatzen laguntzen du zientzia-industriaren sistema teknologia medikoaren esparruan integratzeko.
Gaur egun, plataformaren nukleoa Estatuko Osasun Sistemako 29 ospitale handiko berrikuntza-unitateek osatzen dute. Horiez gain,  Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak eta Ikerketa Kardiobaskularren Zentro Nazionalak (CNIC) ere osatzen dute.

 

Iaz, Barrualde-Galdakao ESIa, Osakidetzako beste zenbait erakunderekin batera, ENSH-Global (Global Network for tobacco free health care services), Europa mailako sarera atxiki zen. ENSH-Global irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta bere helburu nagusia hauxe da: molde guztietako tabako-kontsumoa prebenitzeko eta erretzeari uzteko osasun zerbitzuen baterako estrategia bat garatzea.

Konpromiso

ENSHra atxikitzearekin batera konpromiso hau hartu dugu: erakundearen helburuak, kontzeptuak eta estandarrak Barrualde-Galdakao ESIko osasun zentro guztietan sustatzeko eta laguntzeko. Helburua da tabakoaren kerik gabeko ingurua sortzea, ez erretzaileak diren pertsonak babesteko, eta, profesionalen, pazienteen eta bisitarien laguntza izatea inork ez dezan erre, osasun zentroaren barruan.

Politika

Politika honek erakundeak prebentzioarekin eta osasunaren sustapenarekin hartutako konpromisoa jasotzen du. Konpromisoa 13 puntutan oinarrituta dago.

Tabakoaren aurkako Batzordea

Diziplina anitzeko lantalde honek zehazten eta koordinatzen ditu, tabakoarekiko mendekotasuna gainditzea sustatzeko abian jarri diren prestakuntza jarduera informatiboak. Era berean, ESIaren egoeraren jarraipena egiten du, eta arlo horretan zehaztutako helburuak betetzen direla egiaztatzen.

ENSHko, kide egiteaz aparte, Osakidetzak “Euskadi, tabako kerik gabe"; programa edo “kerik gabeko erakunde sanitarioen euskal sarea” gisakoak abiatu ditu.

Arlo horri lotuta,  bideo bat prestatu da. Bertan, besteak beste, hauxe erakusten da: tabakoaren kerik gabeko eremuak areagotzeko hartu dugun konpromisoa eta egiten dihardugun lana, batetik, eta, bestetik, pazienteak zein profesionalak  kontzientziatzea, erretzeari uzteak dauzkan abantailez.
Ikusi Tabakoaren aurkako batzordearen osaera eta funtzioak

TABAKOAREN MEDEKOTASUNA GAINDETZEA

Azken urteotan, Barrualde-Galdakao ESIak ahaleginak egin ditu, pazienteen eta profesionalen artean, tabakoarekiko mendekotasuna gaindi dezaten. Helburua hauxe da:  tabakoaren kontsumoaren prebalentzia murriztea, horixe baita heriotza eragiten duen eta ekidin ahal den kausarik handiena. Tabakoak eragindako heriotza-tasa 10etik 1ekoa da.

Bizkaiko Barrualdean, konkretuki, gure eraginpeko herrietan, gizonezkoen %24,4, eta emakumezkoen %15,5 erretzaileak dira.

Tabakoarekiko mendekotasuna gainditzeko, bi arlo lantzen dira nagusiki:

- Barrura begira: ESI mailan, profesionalak sentsibilizatu eta trebatu egiten dira, tabakoarekiko mendekotasuna gainditzeko aholku laburrak emanez eta interbentzioa eginez. Mendekotasun hori gainditzeko eskaintza osasun zentro guztietan bermatuta dago.

- Kanpora begira: sinergiak bilatzen dira osasunaren sustapena eta prebentzioa bultzatzen duten gizarte agenteekin.

"Barrualde-Galdakao ESI barruko tabakismoa abordatzea"; izeneko dokumentuan, erakunde honetako tabakoaren planteamendu-eta kudeaketa-egitura, eta deribazio-zirkuituak jasota daude.

PREBENITZEA

Prebentzio arloan ESIak ekimen hauetan parte hartzen du:

Kerik Gabeko Ikasgelak   egitasmoa Osakidetza- Osasun Sailak, Hezkuntzak eta tokian tokiko prebentzio zerbitzuek sustatzen dute, eta helburua hauxe da: nerabeen artean tabakoa kontsumitzen hasteko adina atzeratzea. Tabakoa kontsumitzen duten gazteen %90  20 urtetik beherakoak dira. Dena dela, kezkarik handiena sortzen duen datua hauxe da: tabakoarekin lehen kontaktua duten nerabeen batez besteko adina 11-12 urtekoa da, jakingurak jota.

2016. urtean,  Bideo bat grabatu zen Bermeoko Jesusen Bihotza ikastetxearekin batera. Bideoan, 2014-2015 ikasturtean Bizkaia mailan egindako lehiaketako irabazleek euren esperientzia azaldu zuten.

Tabakoaren Kerik gabeko Astea -Familia eta Komunitate Medikuntzako Espainiako Elkarteak sustatutakoak—helburu hauxe dauka: tabakoaren kontrako borrokak daukan garrantzia azpimarratzea eta, gure osasun zentroetan, pazienteei informazioa eta material dibulgatzailea ematea.

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana