Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Ongi etorria

Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratua (ESI) erakunde sanitario publikoa da, ibilbide luzedun bi erakunde integratzetik sortua: arreta espezializatua eskaintzen duen Galdakao-Usansolo Ospitalea, batetik, eta, bestetik, lehen mailako arretako Barrualde Eskualdea. Horrez gain, 2012tik aurrera, Busturia eta Lea-Artibai eskualdeei arreta eskaintzen dien Gernika-Lumo Ospitale berria ere badauka.

Arreta integratua Osasun Sailaren menpeko Osakidetzaren lerro estrategikoetako bat da. Horrela, osasun-arretaren prestazioaren jarraitutasun eta eraginkortasun handiagoa lortu nahi dira.

Hartzen duen eremua

Barrualde-Galdakao ESIren ezaugarri nagusiak dira arreta Bizkaiko Lurraldeko zati handi bati ematen diola eta daukan sakabaneta handia. Iparretik, Busturialdea eta Lea-Artibai Eskualdeak biltzen ditu; Arratiako Bailara eta Durangaldea zeharkatuta, Gorbeia ingururaino heltzen da, eta, gainera, Arabako Aiara aldea ere berea du. Guztira, 313.000 biztanle ingururi eskaintzen die osasun-arreta.

77 osasun zentro dauzka, 2.500 langileko plantilla. Besteak beste, hauexek:

  • Galdakao-Usansolo Ospitalea
  • Gernika-Lumo Ospitalea
  • Lehen mailako arretako 17 unitate (LMAU): tartean 4 anbulatorio (Basauri, Galdakao, Durango eta Laudio), 13 osasun zentro eta 57 kontsultategi.
Azken aldaketako data: 2016/09/28

Euskadi, auzolana