Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Nola iritsi

Errepidez

Galdakao-Usansolo Ospitalera autoz A-8 eta N-634 errepideak hartuta irits daiteke Bilbotik, eta N-240 errepidea hartuta Gasteiztik.

Garraio publiko bidez

  • Autobusez.
    Bizkaibusek udalerriak eta Ospitalea egunero lotzen ditu.
    Informazio gehiago: www.bizkaia.net.
    Tel: 902.22.22.65
    E-maila: infobizkaibus@bizkaia.net
  • Trenez.
    Lotura-zerbitzu batek Ospitalea eta Eusko Trenbideak-en estazioa komunikatzen ditu Usansolon.
    Informazio gehiago: www.euskotren.eus.
    Tel: 902.54.32.10
    E-maila: attcliente@euskotren.es
  • Taxiz.
    Taxi-geltoki bat dago kanpo-kontsultetako sarreraren ondoan.
    Telefonoa: 94.456.58.27

Aparkalekua

Gaur egun, 1.048 ibilgailu aparkatzeko tokia dago instalazioan, eta plaza horietako gehienak bi parkingetan daude. Parking bat kanpo-kontsulten aurrean dago, eta bestea, berriz, eraikinaren atzealdean.

Parking estalia Ospitalearen sarrera nagusiko biribilgunearen ondoan dago, eta itxita egoten da 23:00etatik 6:45era. 7:00etara.

Aparkatzeko toki horiez gain, Usansoloko auzoan parking bat dago, ospitaletik 300 metrora, eta bertan aparkatuz gero, oinez ala Euskotrenen lotura-tren bidez irits daiteke ospitalera, parking horren ondoan Euskotrenen geltoki bat baitago.

Ospitalera garraio publikoan etorri ezin bazara, arren, erabili prestatutako aparkalekuak, baina ez oztopatu ospitalerako sarrera-irteerak eta gainerako bideak. Aparka ezazu behar bezala, larrialdi-egoeran dauden beste pertsonei eragozpenik ez sortzeko.


Euskadi, auzolana