Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Informazio interesgarria

  • Zentralita: 94 400 70 00
  • Zentralita: 94 400 70 99
  • Gelak: 902 21 12 13 + logela-zenbakia edo 94 457 12 80

Otorduak

Otorduen gutxi gorabeherako ordutegiak:

  • Gosaria: 09:00-10:00h
  • Bazkaria: 13:00-14:00h
  • Askaria: 16:00-17:00h
  • Afaria: 20:00-21:00h
  • Gaueko osagarriao: 24:00h

Ospitaleak dietista baten aholkuekin zure menua hautatzeko aukera ematen dizu, medikuak agindutako dietak ahalbidetzen badu. Elikagairen bati alergia badiozu, esaiezu ospitaleko langileei.

Bisitak

Pertsona bat egon daiteke 24 orduz pazientearekin. Gainera, bisita-orduetan bigarren bisitari bat ere izan daiteke, baina paziente bakoitzak bi bisita izan ditzake gehienez logela bakoitzean.

Ordutegia:

6:45-23:00h (ordu horretan ixten da sarrera nagusia).

Gaueko txandan, 23:00etatik 6:45era, pazientearekin batera egongo diren pertsonek larrialdi-zerbitzuko atetik sartu eta irten behar dute.

Ordutegi bereziak

Beren ezaugarriak direla-eta bisita-ordutegi berezia daukaten unitate batzuk ere badaude:

Zainketa Intentsiboetako Unitatea

  • Ordutegia: astelehenetik igandera: 13:00-14:00 eta 20:00-21:00.
  • Bisitak: bi bisitari izan daitezke.

Arnas aparatuaren erdi-mailako zainketa Unitatea

  • Ordutegia: astelehenetik igandera: 13:30etik biharamuneko 10:00etara.
  • Bisitak: bisitari bakarra izan daiteke.
  • Informazioa: informazio medikoa 13:30ean emango zaie senideei.

Iktus-Unitatea

  • Ordutegia: astelehenetik igandera: 8:30¬-21:30h.
  • Bisitak: bisitari bakarra izan daiteke. Txandak eginez gero, aldaketa egongelan egin behar da. Atea blokeatuta badago, egongelan itxaron behar da.

Psikiatria Zerbitzua

  • Ordutegia:
    astelehenetik ostiralera: 17:00-19:00h.
    larunbat, igande eta jaiegunetan: 16:30-20:00h.
  • Bisitak: bi bisitari izan daitezke, baina txandak egiteko aukerarik gabe, ordutegi honetan

Egiten ari zaren tratamenduaren inguruko informazio guztia eman behar diguzu:

  • Esan medikaziorik hartzen ari zaren. Ez bazara izenaz gogoratzen, ekar itzazu medikamentuak edo/eta medikuaren agindua.
  • Medikamentu edo materialen bati alergia badiozu (latexa, zilarra, artilea, xaboiak…), jakinaraz iezaiezu erizainei.
  • Zure gaixotasunaren inguruan lehenagoko ingresu-txostenik edo proben emaitzarik badaukazu, ekar itzazu haiek ere.
  • Zure segurtasuna bermatzeko, identifikazio-eskumuturreko batean zure datu pertsonalak jarriko ditugu, eta eskumuturreko hori jarrita izan behar duzu ospitalean zauden bitartean. Eskumuturrekoa galtzen edo apurtzen bazaizu, esaiezu erizainei.
  • Hauek ekarri behar dituzu: pijama, bata, txapinak, hortzetako eskuila eta beharrezkotzat jotzen dituzun bestelako gauzak.
  • Gauza baliotsuren bat badaukazu, emaiozu zure senide bati. Ospitalea ez da erantzule izango galtzen bada.
  • Ospitalean zauden bitartean, zure ingresu-unitatean geratu behar duzu. Ezin izango zara unitate horretatik irten arduradunen baimenik gabe.
  • Ziurtagiriren bat behar baduzu, eskatu arreta ematen dizun zerbitzu medikoko idazkaritzan.
  • Bete itzazu bisita-ordutegiak eta aurkitzen dituzun arauak.

Senidea bazara, gogoan hartu:

  • Atseden hartzeko besaulkia jaso egin behar da 7:00etatik aurrera.
  • Burukoak, izarak, eta abarrekoak ospitaleratuta dagoen pazientearentzat dira.
  • Medikuaren bisitan zehar eta pazienteak erizainen zainketa jasotzen duenean, gelatik irten behar duzu.
  • Bisitentzako igogailuak bakarrik erabili.

Guztion artean saiatu behar dugu erosotasuna eta lasaitasuna mantentzen, pazienteari mesede egiteaz eta haren garapen egokiagoa sustatzeaz gain, egonaldia atseginagoa izan dadila lortzeko lagungarria delako:

  • Hitz egin ahots apalez, itxi gelako atea, eta utzi lekua korridoreetan.
  • Telefono mugikorra itzalita izan behar da.

Interesgarri informazioa:

GUOn pazienteari harrera (PDF, 179 KB)


Euskadi, auzolana