Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Aurkezpena

Gernika-Lumo Ospitalea martxan jarri zen 2012ko abenduan. Bertan eskaintzen dira, ordura arte herriko anbulatorioan eskaini izan diren arreta espezializatuko zerbitzuak. Horrela, Busturialdea eta Lea-Artibai Bizkaiko eskualdeetako 56.000 herritarrek osasun arreta etxetik gertuago jasoko dute, eta Galdakao-Usansolo Ospitalerako joan-etorriak murriztu egin dira.

Gerora, eskaintza asistentziala areagotu egin du arian-arian. 2013an, zerbitzu-zorroak barne hartu ditu zenbait espezialitate mediko; proba diagnostikoak; Larrialdietako Zerbitzua ere funtzionatzen hasi da, 24 orduz, urteko 365 egunez, eta Etxeko ospitalizazioa.

Zerbitzu-zorroaren eskaintza berriz ere zabaldu da 2014an, jarduera kirurgikoari ekinez. Guztira, kirurgia handi anbulatorioa egiteko bi ebakuntza-gela eta prozedura endoskopikoak egiteko gela bat jarri dira martxan.


Euskadi, auzolana