Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Irakaskuntza Batzordea

Aurkezpena

Galdakao-Usansolo Ospitaleak, 1990etik, espezialistak prestatzeko akreditazioa dauka. Urtero, akreditatutako 20 espezialitate mediko eta kirurgikoetatik, txandakatzen dira osasun zentroko bertako egoiliarrak, baita beste ospitale batzuetakoak ere.

Irakaskuntza Batzordea 1995ean eratu zen. Bere xedea hauxe da: osasun zentroan ematen den prestakuntza espezializatua eta prestakuntza programen garapena antolatzea eta kudeatzea, espezialitatearen arabera. Horrez gain, urteko egitaraua ezartzen du, baita egoiliar bakoitzaren banakako programa ere, zerbitzu ezberdinetako txandakatzen edukia eta egutegia zehaztuz.

Bestalde, batzorde horrek egoiliarren etengabeko ebaluaziorako irizpideak zehazten ditu, eta, prestakuntzan, egoiliarrek egin behar dituzten ebaluazioak kontrolatzen ditu. Era berean, kanpoko irakaskuntza-auditoriarako, zein Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak egiten duen kanpo-auditoriarako behar den informazioa emateaz arduratzen da.

Bere zereginen artean, etengabeko prestakuntza medikoaren jarduerak koordinatzekoa dago, bai egoiliarrena, baita gainontzeko fakultatiboena ere, eta batzordearen urteko jarduera-memoria prestatzen du.

Harremana

Irakaskuntza Idazkaritza, 1. solairua, Zuzendaritzako Idazkaritzan.

Harremanetarako pertsona: Miren Pagazartundua Madariaga (Irakaskuntza Batzordeko idazkaria)

Telefonoa: 94 400 70 31

Email: DOCENCIA-IRAKASKUNTZA.BARRUALDE-GALDAKAO@osakidetza.eus


Euskadi, auzolana