Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Paziente bizia

Zer da Paziente bizia programa?

Paziente Bizia-Paciente Activo Osakidetzako hezkuntza programa korporatiboa da. Hauxe du helburua: gaixotasun kronikoa daukaten pertsonak eta beren zaintzaileak gaitzea gaixotasuna kudea dezaten, baita osasun egoera hobetzeko lagungarri izango zaizkien zainketak, ohiturak edo jarrerak ere bereganatzea.

"Paziente bizia"-ri buruzko liburuxka

Kartel informatiboa

Beste ikastaro batzuekin alderatuta, Paziente bizia programaren prestakuntzak daukan berezitasuna da pazienteek eurek —hau da, gaixotasun kronikoa daukaten pertsonak— edo gaixotasuna daukan pertsonaren zaintzaileak ematen dutela.

Ezaugarri horrek esperientzia eta antzeko bizipenak gehitzen ditu, ikuspegi fisikotik, psikologitik eta sozialetik. Balio gehigarri eta ezagutza hori dira hain zuzen ere, aprobetxatu eta transmititu nahi direnak, hizkuntza ulerterraza baliatuz.

Ondoko taulan gure erakundeko begiraleen zerrenda kontsulta dezakezu:

Prestakuntza-datak:

Egun, Barrualdeko Eskualdeko osasun zentroetan ematen ari diren “Nire osasuna aktiboki zainduz” taillerak noiz eta non emango diren kontsulta ezazu:

Tokia Hasiera data* Ordutegia
Bermeo:Bermeoko Kultur Etxea 2017/10/04 16:30 - 18:45
Galdakao: Udalaren Euskaltegia 2017/10/16 16:00 - 18:15
Basauri: Arizko Dorrea 2017/10/17 11:00 - 13:15

*Ikastaroon iraupena jarraituko 8 astekoa izango da.

Izen-ematea:

Ikastaroan parte hartu nahi duenak zuzenean egin dezake bere osasun zentrora deituz

Osakidetzako web-orrialdea:

www.osakidetza.euskadi.eus/osasuneskola/eu/

www.osakidetza.euskadi.eus/pazientebizia/

Azken aldaketako data: 2017/09/28

Euskadi, auzolana