Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Pazienteari arreta egiteko Zerbitzua

Zerbitzu horretan osasun-asistentziatik eratorritako kexa, erreklamazio eta iradokizunei arreta emango die, eta izan ditzaketen zalantzak argitu ere.

Galdakao-Usansolo Ospitalea

Ospitalean, Paziente eta Erabiltzaileari Arreta egiteko Zerbitzua (PEAZ) ospitalizazioko harrera nagusian dago (0 solairua).

Ordutegia: 8:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.

Ordutegitik kanpo, PEAZeko sarrera ondoan dagoen postontzian utz dezakezu.

Horrez gain, ospitalizazioko unitate bakoitzean pazienteentzat eta senideentzat iradokizunen postontzia dago. Bertan utz daitezke kexak, erreklamazioak, iradokizunak eta/edo esker onak.

Gizarte asistentziako Unitatea

Unitate horretan, ospitaleko egonaldian sortu dakizukeen edozein gizarte-arazo konpontzeko laguntza eskainiko dizute.

Gernika-Lumoko Ospitalea

Kasu honetan, PEAZ ospitaleraren bigarren solairuan dago.

Ordutegia: 8:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.

Osasun zentroak

Erakunde honetako pazienteari arreta emateko guneetan aurkez dezakezu kexa eta/edo erreklamazioa.


Euskadi, auzolana