Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Nortzuk garen

 

Historia

Oharturik arreta-esparru ezberdinen lotura-faltaren eta bikoiztasunen arazoa konpontzen laguntzeko “Pazienteari begirako” ardatza era bidegagarrian hobetzea dela —Osakidetzako arreta sanitarioa horren inguruan ari da lanean—, 2011. urtean pauso zehatzak ematen hasi ginen, pazienteentzako arreta “integralaren” kontzeptua gauzatzeko.

 

Osakidetzako jarduera sanitarioko profesionalok beti izan dugu kontuan ideia hori, baina orain arte ez da araudi zehatzik ezarri berau garatzeko. 

 

Erakunde Sanitario Integratuak (ESI) 2011ko abenduaren 16an sortu zirenez geroztik, asmoa izan da alderdi hori hobetzea. Horretarako, arreta esparru berean sartu dira, batetik, Lehen Mailako Arreta, Ospitaleko Arreta eta Osasun Publikoa, osasuna sustatu eta prebenitzeko adar handia, eta, bestetik, Arreta Soziosanitarioa, non denak diren osotasun baten parte, pertsonen Arreta Indibidualizatu optimoa lortzeko. 

 

Horretarako, Ospitaleko Arretan (eskualdekoa eta hirugarren mailakoa) mailakako protokoloak ezarri beharko dira, eta loturak definituta egon beharko dira Arreta Sanitarioko beste arlo batzuekin; esaterako, Osasun Mentalarekin eta Emergentziekin.

 

 Debabarrena ESI erakunde sortu berriak bereziki azpimarratu nahi du arreta sanitarioko bi maila nagusien arteko lotura, hau da, Lehen Mailako Arretaren eta Ospitaleko Arretaren artekoa. Horrexetarako elkartu dira Asistentzia Erakunde bakar batean, aipatutako gainerako asistentzia-baliabideekin jarduera planifikatzeko. 

 

Testuinguru horretan, Debabarrena ESIk erabaki du aurrerapauso bat ematea eta maila ezberdinak —Lehen Mailako Arreta eta Ospitaleko Arreta— kudeatzeko unitateetan oinarritutako arretaren kontzeptu berria abian jartzea, arreta sanitarioaren fase guztiak eta horietan diharduten pertsona guztiak —arreta esparruan elkar daitezkeenak— elkarri lotuta egon daitezen.

Azken aldaketako data:  2015/11/25

Euskadi, auzolana