Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Eskubide eta betebeharrak

Zeintzuk dira zure eskubide eta betebeharrak?

PAZIENTEAREN ESKUBIDEAK

  • Zugan eragina duen asistentzia-prozesu orotan sortutako informazioa zure Historia Klinikoan erregistratzea.
  • Zure datu pertsonalen konfidentzialtasuna gordetzea, zure intimitatea eta baimen informatua errespetatzearren.
  • Zure diagnostikoaren eta tratamenduaren ardura duen osasun-profesionala une oro ezagutzea.
  • Zure osasunean egin beharreko edozein jardueragatik haren inguruan eskura dagoen informazioa lortzea.
  • Informazioa ez jasotzeko duzun eskubidea errespetatzea.
  • Behin asistentzia-episodioa amaitzean txosten klinikoa jasotzea.
  • Zure osasun-egoeraren txosten klinikoa edo ziurtagiriak eskuratzea, hala eskatuko bazenu.
  • Historia Klinikoan agertzen diren datuen kopia eskuratzea.
  • Zure Historia Klinikoko datuak eskuratzea, zuzentzea, ezeztatzea eta aurkatzea.
  • Zentro sanitarioek zure Historia Klinikoa modu aktiboan eta arduratsuan zaintzeko mekanismoa ezartzea.

 

PAZIENTEEN BETEBEHARRAK

  • Atentzio sanitariorako beharrezkoak diren identifikazio-datuak eta osasun-erreferenteak zintzoki eta egiaz ematea.
  • Proposatutako jarduera sanitarioei uko egin nahi badiezu, dagokion dokumentua sinatzea.
  • Asistentzia-episodioa amaitzean alta onartzea.
  • Alta boluntarioko kasuetan, pazienteak bere erabakia idatziz jaso behar du eta erabaki horrek eragin litzakeen ondorioak onartu behar ditu.

 

Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu ondorengo esteka: https://www.euskadi.eus/r48-bopv2/es/bopv2/datos/2015/08/1503424a.shtml

Azken aldaketako data:  2016/01/07

Euskadi, auzolana