Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Historia

Osakidetzako Bilbao - Basurto ESI 2014ko urtarrilaren 31n jaio zen, erakunde bi hauek batzearen ondorioz: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea (BUO) eta Lehen Mailako Arretako Bilbo Eskualdea. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoko 23 zerbitzu-erakundeetako bat da. Bilbao-Basurto ESIko egoitza zentrala Basurtuko Unibertsitate Ospitalean dago (Montevideo etorbidea 18).

Hona hemen lehengo erakunde biek integratu aurretik izan zituzten mugarri batzuk:

Lehen Mailako Arretako Bilbo

Eskualdea – 1989an sortutakoa

Basurtuko Unibertsitate Ospitalea.

1890an sortutakoa

2003:
Osasun Zentroak 20:00etara arte irekitzeko prozesua
burutu zen.

1992:
Basurtuko Ospitalea Osakidetzan integratu zen.

2006:
Kudeaketa-bikaintasunaren zilarrezko Q, Euskalit eta
Eusko Jaurlaritzak emandakoa.

2005:
Kudeaketa-bikaintasunaren zilarrezko Q, Euskalit eta Eusko Jaurlaritzak emandakoa.

2008:
Kudeaketa-bikaintasunaren urrezko Q, Euskalit eta Eusko
Jaurlaritzak emandakoa.
Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ziurtapena: ISO
14001 eta EMAS II arauak

2008:
Estatuko Ospitalerik onena (Best in Class –BIC- sariak).
Bilbotar Argitsua, Bilboko Udalaren eskutik

2009:
Lan Arriskuen Prebentzioaren arloko ziurtapena OHSAS
18001
Estatuan zerbitzu-eskaintzaren ziurtapena lortu zuen
lehen osasun-erakundea

2009:
BIC sariak zerbitzurik onenari (ginekologia eta obstetrizia eta infekziosoak)

2010:
Avedis Donabedian saria Erantzukizun Sozial
Korporatiboaren arloko informaziorik onenari

2010:
Pediatriako zerbitzurik onena (BIC) eta Pneumologiako zerbitzurik onena (Top 20)
Ospitaleko arlo guztien egiaztapena (ISO 9001, ISO 140001 eta UNE 166002)

2011:
Erantzukizun Sozialaren IQNet RS10 ziurtapena (Estatuan
lortu zuen lehen osasun-erakundea)
Eskualdeko arlo guztien ISO 9001 ziurtapena
EFQM Bikaintasunaren Europako sarian finalista
BIC saria Estatuko LMko zentrorik onenari

2011:
Psikiatriako zerbitzurik onena (BIC).

2012:
Estatuko LMko zentrorik onena (BIC)
Avedis Donabedian saria Kudeaketa Publikoaren arloko
bikaintasunari

2012:
UNE 179003 ziurtapena BUOko arlo guztiei.
Onkologia, Kardiologia eta Erreumatologiako zerbitzurik onena (BIC).

2013:
Zilarrezko Bikain, euskeraren presentzia, erabilera eta
kudeaketari, Eusko Jaurlaritzaren eskutik
LMko zentrorik onena (BIC)
Aeval saria Kudeaketa Publikoaren Bikaintasunari

2014: Bilbao - Basurto ESI

Xedea 2018

  • Gure erabiltzaileen osasun-beharrak modu seguru eta eraginkorrean eta kalitatez betetzea, eta profesional bikainak prestatzearekin eta ikerkuntzarekin konpromisoa hartzea.

Ikuspegia 2018 - 2021

  • Erakunde sanitario publiko segurua, jasangarria eta berritzailea izatea; Estatuan zein nazioartean erreferentea, bere asistentzia-kalitategatik, kudeaketa-sistemagatik eta eremu soziosanitario eta komunitario mailako jardueragatik; eta, konprometitua gure profesionalen lidergo partekatuarekin eta gure paziente eta erabiltzaileen ahalduntzearekin.

Balioak 2018 - 2021

  • Jokabide profesional, etiko eta arduratsua.
  • Talde-lana.
  • Gardentasuna eta gobernu ona.
  • Jarrera positiboa, irekia eta berritzailea.
  • Hobekuntzara bideratzea.
  • Beste erakunde / instituzioekin lankidetzan aritzeko kultura.
  • Erakundeko kide izatearen zentzua.

Bilbao – Basurto ESIak lehen mailako arretan eta ospitale-arretan jarduten du, eta hori modu orokorrean islatzen da jarraian erakusten den prozesu-mapan.

Prozesuen mapa

Programa Kontratuak modu zehatzagoan ezartzen du prozesu-mapa horren bidez ESIan ematen diren zerbitzuen zorroa.

  • Labur adierazita, lantoki hauek osatzen dute Bilbao – Basurto ESI:
  • Basurtuko Unibertsitate Ospitalea: 37 zerbitzu. 683 ohe.
  • 21 LMU 25 osasun-zentrorekin. LMU hauetako 5etan, ospitale-arretako zenbait zerbitzu ere ematen dira.
  • Urbi Basauri espetxea.
  • 9 EAG.
  • 1 Call center.

Hurrengo ortoargazkiak Bilbao - Basurto ESIko lantokien kokalekua erakusten du.

Ortofotografía ubicación centros de trabajo

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana