Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Zerbitzu-zorroa

Gure bezeroei ematen dizkiegun osasun-zerbitzuak Bilbao – Basurto ESIko zerbitzu-zorroan azaltzen dira. Zorro hori urtero berraztertu, berretsi eta, hala badagokio, hobetu egiten da, Programa Kontratuak Osasun Sailarekin sinatzearekin bat.

 

Bilbao – Basurto ESIaren zerbitzu-zorroaren bidez beteko ditugu Programa Kontratuan hitzartutako konpromisoak, eta honela laburtu genezake eskaintza hori:

Lehen Mailako Arretako Unitateek (LMU) osasun-zentroen sarearen bidez eskaintzen dituzten zerbitzu sanitarioak

  • Gaixo akutu eta kronikoen asistentzia eta jarraipena, hala zentroan nola etxean.
  • Osasunerako prebentzioa, sustapena eta heziketa.
  • Arreta haurdunaldian, erditzeko prestaketa, eta erditu ondorengo arreta.
  • Aho-hortzetako osasuna.

Etengabeko Arreta Guneek (EAG) ematen dituzten zerbitzu sanitarioak

  • Arreta ematea behar sanitario urgente edo atzeraezinezkoei, hala zentroan nola etxean.
  • Alta osteko erizaintzako zainketak, zentroan eta etxean.

Arreta Espezializatuko egituraren bidez ematen diren zerbitzu sanitarioak

  • Hainbat espezialitate medikotako kanpo-kontsultak, bai Basurtuko Unibertsitate Ospitalean bai zentro anbulatorioen sarearen bidez.
  • Ohiko ospitalizazioa hainbat espezialitate medikotan (683 ohe guztira).
  • Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzua.
  • Eguneko Ospitalizazioa.
  • Etxeko ospitalizazioa Bilbo eta Alonsotegi udalerrietarako.
  • Prozedura diagnostiko eta terapeutikoak, bai medikoak bai kirurgikoak, hainbat zerbitzu orokor klinikotan.
  • Erreferentziako zerbitzu klinikoak hainbat espezialitatetan, beste lurralde batzuetako biztanle helduak eta haurrak artatzeko (gure erreferentziako biztanleez gain), baita tratamendu eta azterlanei dagokienez ere.
  • Errehabilitazio Zerbitzuak.
  • Osasun Mentalaren arreta.

Bezeroen Arretarako Eremuko Zerbitzuak

  • Harrera eta informazioa.
  • Zitak jartzea.
  • Iradokizun, kexa eta erreklamazioei arreta ematea.
  • Beste izapide administratibo batzuk.

Gizarte-laguntza

  • Esku-hartze sozial prebentiboa eta zuzentzailea arrisku-egoeretan.
  • Koordinazio soziosanitarioa.

Gradu aurreko eta gradu osteko irakaskuntza hainbat espezialitate sanitariotan

  • Erizaintzako Unibertsitate Eskola.
  • Medikuntza eta Odontologiako Fakultatea.
  • Farmazia Fakultatea.
  • Lanbide Heziketako Eskolak.

Profesionalen prestakuntza hainbat espezialitatetan:

  • Medikuntza.
  • Farmazia.
  • Biologia.
  • Psikologia.
  • Emaginak.

Ikerkuntza kliniko-epidemiologikoa

 

Hurrengo dokumentuan, modu zehatzagoan kontsulta daiteke zerbitzu-zorroa.

Azken aldaketako data: 2016/07/12

Euskadi, auzolana