Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Zentroen direktorioa
  4.  
  5. Osakidetzako zentroak
  6.  
  7. Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratua
  8.  
  9. Paziente eta erabiltzaileentzako Informazioa

Ikastaroak (paziente aktiboa, hitzaldiak...)

Zer da Paziente Bizia Programa?

Paziente Bizia, nork bere burua zaintzen ikasteko programa bat da, Osasun Eskolako jardueren barruan sartuta dagoena; horren bidez, gaixotasun kronikoak dituzten edo horrelako gaixo bat zaintzeaz arduratzen diren pertsonei informazioa eman nahi zaie gaixotasun horiei buruz, eta erakutsi nahi zaie zein diren osasun-egoera hobetzeko izan beharreko ohiturak edo jokabideak.

Paziente Bizia programaren ezaugarri eta ezberdintasun nagusia da eskainitako ikastaroak gaixotasun kronikoekin bizi diren pertsonek ematen dituztela (pazienteak eta/edo zaindariak). Horietan, gaixotasunari buruzko oinarrizko ezagutzaz gain, proaktibitatea sustatzen duten teknika eta trebetasunak ere irakasten dira.

Paziente Bizia programaren helburua da osasun-arloko profesionalaren zereginaren osagarria izatea. Ikastaro hauen helburu nagusia da tresnak eskaintzea laguntzeko eta gaitzeko gaixotasuna ulertzen, osasunaz arduratzen, eta hari buruzko erabaki egokiak hartzen.

Ikastaro hauek Stanfordeko Unibertsitatearen metodologian oinarrituta daude, gure inguruneko beharrizanetara doituago dagoen metodologia bati egokiturik.

Norentzat da?

Ikastaro hauek, batetik, gaitz kronikoren bat duten pertsonei zuzentzen zaizkie, eta, bestetik, euren zaintzaile nagusiei.

Une honetan ikastaro mota bi daude:

  • Nire osasuna aktiboki zainduz: Ikastaroa 8 saiotan egiten da, 17 ordu izanik guztira: hasierako 1h 30m-ko informazio-saioa, eta 2h 15m-ko 7 prestakuntza-saio.
  • Nire diabetesa zainduz: 2 motako diabetesa duten pertsonei edo horien zaindari nagusiei zuzendua. Ordu bi eta erdiko 7 saiok osatzen dute ikastaroa, eta astean behin egiten da, elkarren segidako 7 astetan. Ikastaroak 17 ordu irauten du, guztira.

Informazio gehiago izateko eta izena emateko:

  • Paziente Bizia Programa - 943 00 65 51 (Astelehenetik ostiralera. 08:00etatik 15:00etara. Gainerako orduetan: erantzungailu automatikoa)
  • Osasun Eskola - 945 00 60 84 (Astelehenetik ostegunera: 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara. Ostiraletan: 08:00etatik 14:30era)

2016ko bigarren hiruhilekoan, 5 ikastaro ditugu antolatuta:

  • Nire diabetesa zainduz
    • Errekalde BUZ:(Altube zeharbidea 6, 48002 Bilbo)
      Astearteetan, 11:00etatik 13:30era, apirilaren 26an hasita
    • Otxarkoaga BUZ:Pau Casals k. 19, 48004 Bilbo
      Asteazkenetan, 17:00etatik 19:30era, maiatzaren 4an hasita
  • Nire osasuna era aktiboan zainduz
    • Basurtu BUZ: (Zankoeta 1, 48013 Bilbao)
      Astearteetan, 17:00etatik 19:30era, apirilaren 19an hasita
    • Zabala BUZ: (Bruno Mauricio Zabala k. 41, 48003 Bilbo)
      Ostegunetan, 11:00etatik 13:30era, apirilaren 28an hasita
    • Uribarri BUZ: (Iturriondo plaza 4, 48004 Bilbao)
      Asteazkenetan, 16:00etatik 18:30era, apirilaren 20an hasita
Azken aldaketako data: 2016/06/22

Euskadi, auzolana