Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Erizaintzako irakaskuntza

Ondo etorri Bilbao-Basurtu ESIko Erizaintzako Prestakuntza eta Ikerkuntzako Unitatera!

Prestakuntzak eten gabeko prozesu iraunkor bat izan behar du, eta lagundu behar digu gure bizitza profesional osoan zehar.

Gure unitateak prozesu horretan lankidetzan dihardu ekintza hauen bidez:

  • Kudeatzen du lanbide-hezkuntzako, erizaintzaren graduko eta fisioterapiako ikasleen prestakuntza, bai eta graduondokoak ere, eta horretarako irakaskuntza-hitzarmenak egiten ditu unibertsitate eta erakundeekin.
  • Gure ESIko erizaintzako profesionalen etengabeko prestakuntza kudeatzen du, haien premiak antzemanez, prestakuntza-ibilbideen proiektua garatuz, prestakuntza-plana eginez eta jarduerak kreditatuz.
  • Ikerkuntza kudeatzen du balioetsiz eta laguntza metodologikoa emanez ezagutza zabaltzeko proiektu eta jarduera zientifikoei.

Web honetan informazio hau dago eskueran:

  • Erizaintzako Prestakuntza eta Ikerkuntzako Unitatearen organigrama.
  • Nola jarri harremanetan.
  • Informazioa Erizaintzako espezialitateei buruz – BAEE:
    • Obstetrizia eta ginekologiaren espezializaturiko erizainak (emaginak)
    • Familia- eta komunitate-arretan espezializaturiko erizainak.
  • Beste informazio batzuk eta esteka interesgarriak.

Maiatzak 12, Erizaintzaren nazioarteko eguna (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Obstetrizian eta ginekologian espezializaturiko erizainak (emaginak)

Igo

Euskadiko Irakaskuntza-unitateak espezialisten prestakuntza sortu zuen 1992an indarrean zegoen legediaren babespean, eta bere programaren garapenaz ziurtatu du Obstetrizian eta ginekologian espezializaturiko erizainen (emaginen) gaitzea, profil balioaniztuna eskuratu dezaten hala lehen mailako arretan nola arreta espezializatuan.

Prestakuntzak helburu nagusitzat du emagin egoiliarrak bere gaitasun profesional espezifikoak lortzea, integratuz ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak programa baten bidez, zeinek, EAEko sakabanaketa geografikoagatik ere, ekitatea bermatzen baitu prestakuntza teorikoaren nahiz praktikoan, baina prestakuntza-zentro bakoitzaren idiosinkrasia errespetaturik.

Euskadiko Obstetrizian eta ginekologian espezializaturiko erizaintzaren Iraskakuntza-unitatea hiru lurraldeen artean banaturik dago, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eta unitate zentralizatuaren idazkaritza kokatuta dago Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Jado pabiloiko teilatupean (4.solairuan).

Zuzendaritzek koordinatzen dute zerbitzu asistentzialen antolaketa, hala ospitaleetan nola lehen mailako arretako zentroetan, eta eskainitako zerbitzu-zorroak Emakumearen Osasuna Zaintzeko Programa bermatzen du emakumearen bizitza-zikloan zehar.

Programa teorikoa gauzatzen da Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko EHUren Erizaintza Eskolako Irakaskuntza-unitateetan eta Leioako EHUren Erizaintza Eskolako ikasgeletan. Gauzatze horretan jarraitzen zaio egoiliarrei prestakuntzaren urte bietatik bakoitzaren hasieran emandako kronogramari. Prestakuntza-batzorde parekide bat dago, kide anitzeko organo gisa, RD 138/2008 Dekretuak 3 kapituluko 8.artikuluan ezarritakoaren araberakoa, 34/2012 Dekretuak arautzen duena, martxoaren 6koak, Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzkoak. Batzorde horri dagokio prestakuntza antolatzea, aplikazioa gainbegiratzea eta kontrolatzea prestakuntza-programan aurreikusitako helburuen betetzen direla.

Esteka honen bidez hel zaitezkete espezialitatearen prestakuntza-ibilbidera:

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/docencia/es_1267/adjuntos/Itinerario%20formativonuevo.pdf

Familia- eta komunitate-arretan espezializaturiko erizainak

Igo

Familia- eta komunitate-erizainaren misioa profesional bezala parte hartzea da pertsonen, sendien eta erkidegoen osasunaren zainketa konpartituan, hala bizitza-zikloaren continuumean nola osasunaren sustapeneko alde desberdinetan, gaixotasunaren prebentzioan, susperraldian eta inguruan eta testuinguru soziokulturaleango errehabilitazioan (Orden SAS/1729/2010). Espezialitatearen programak urte bi irauten du. Egoiliarrek egindako bideo honetan sakonago ezagutu ahalko duzu espezialitatea.

Gure lurraldean, Bizkaiko Familia- eta Komunitate-arretako Irakaskuntzako Unitate Multiprofesionalak du prestakuntza-programa hori garatzeko ardura espezialitateko egoiliarrentzat. Gure webgunean http://sg.sg/udmfbizkaia aurkituko dituzue informazio interesgarria eta programari lotutako irakaskuntza-baliabideak.

Bilbao-Basurtu ESIko Erizaintzako Prestakuntza eta Ikerkuntzako Unitatea zuzenki dago Erizaintzako Zuzendaritzaren menpean, eta Itziar Larrea Arechabaleta andrea da zuzendari

Graduosteko ikasketa desberdinen deskripzioa eta desberdintasunak.

Master-tituluak graduondoko tituluak dira, eta beraz, gradua amaitu ondoren eskuratzen dira. Ikasketa horiek egiteko, gradua eduki behar da, lizentziatura, diplomatura edo baliokidea, edo graduduna izan Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Eremuren sistema berrian.

Master ofizial izenaz ezagutzen dira Espainian eta Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Eremuan (EEES) baliotasuna duten graduondoko irakaskuntzak, baldin eta gainditu badute Gobernuak eta erkidego autonomoek ezarritako arauen araberako elaborazio- eta onarpen-prozesu bat, zein EEES-en arauen eta akordioen esparruan onartua izan baita. Unibertsitate-masterrak, oro har, 60 eta 120 ECTS kreditutan banatzen dira.

Normalean “berezko titulu” master deritze barne-prozesu arautzaile malguago eta dibertsifikatuago bat gainditu behar duten ikasketei, norberaren unibertsitatean bertan, pentsaturik baitaude prestakuntza gizartearen eskari espezifikoen arabera emateko. Ofizialtasuna ematen die bermatuta egoteak unibertsitate publiko baten kontrol arautu guztiak eta kalitatearenak gainditzen dituztela.

Ikasketa horiek lehenengo eta bigarren zikloko unibertsitate-tituludunei begira daude, eta bilatzen dute lanbide-hobekuntza eta espezializazioa. Iraupen desberdinak dituzte, hilabete batzuetatik urtebetera. Gutxienez 20 ECTS kreditu eta gehienez 40 izan behar dituzte. Presentzialak direnean, programa mota hauek 150 eta 400 ikasketa-ordu artekoak izaten dira. Ikasketa horiek lehenengo eta bigarren zikloko unibertsitate-tituludunei begira daude, eta bilatzen dute lanbide-hobekuntza eta espezializazioa. Iraupen desberdinak dituzte, hilabete batzuetatik urtebetera. Gutxienez 20 ECTS kreditu eta gehienez 40 izan behar dituzte. Presentzialak direnean, programa mota hauek 150 eta 400 ikasketa-ordu artekoak izaten dira

Gaur egunean unibertsitateek graduosteko ikasketa handia egiten dute, nahiz presentzialak nahiz erdi-presentzialak edo urrutikoak.

Aholkuak graduosteko mota bat aukeratzeko

  • Programaren interesa eta edukia balioestea.
  • Unibertsitatearen eta irakasleen prestigioa.
  • Praktika klinikoak egiteko aukera, prestakuntza-mailarik gorena lortzearren.

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana