Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Osasun-prestakuntza espezializatua (BAME, BAPE, BAFE...)

Basurtu Unibertsitate Ospitaleak — garai hartan Santo Hospital Civil de Bilbao — Gregorio de la Revilla ikastetxe nagusia sortu zuen 1911n, zeinek espainiar estatuan lehenengo aldiz prestakuntza espezializatua eman baitzuen egoiliarren sistemaren bidez. Handik aurrera Ospitaleak irakaskuntza lehentasun absolututzat jo du. Basurtuko gaurko irakaskuntza-batzordea sortu zen BAME prestakuntza mediko espezializatuaren programaren araudiaren ondorioz. Handik aurrera eten gabe goiko organo gisa funtzionatu du Ospitaleko egoiliarrak koordinatzen. Ehunka espezialista bikainen prestakuntzaz arduratu da, zeintzuek gaur egun hainbat zentrotan baitihardute. Irakaskuntza-batzordeak bere instalazioak ditu Ospitalean, Ikerkuntza-unitatearekin partekaturik. Irakaskuntza-batzordearen idazkaritza Jado pabiloiko teilatupean dago (4.solairuan), Ikerkuntza -unitatearen ondoan. Hantxe bertan ikasketaburuaren bulegoa eta bilera-gela daude.

  • Idazkaritzaren telefonoa (94 400) 6219, interfonoa 1128.
  • Prestakuntzako teknikariaren telefonoa (94400) 7418.
  • Ikasketaburuaren telefonoa 6193, eta interfonoa 2306.

Irakaskuntza-batzordeak Campus Virtual delakoa du prestakuntzarako, non, gainera, egoiliar-aldiko informazio guztia eskueran baitago, bai eta aplikazioa ere egoiliarrentzako ikastaroak eskatzeko. Esteka BASURTU IRAKASKUNTZA webgunera sartzeko: https://docenciabasurto.osakidetza.net/

Azken aldaketako data: 2016/07/12

Euskadi, auzolana