Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Obstetrizian eta ginekologian espezializaturiko erizainak (emaginak)

Euskadiko Irakaskuntza-unitateak espezialisten prestakuntza sortu zuen 1992an indarrean zegoen legediaren babespean, eta bere programaren garapenaz ziurtatu du Obstetrizian eta ginekologian espezializaturiko erizainen (emaginen) gaitzea, profil balioaniztuna eskuratu dezaten hala lehen mailako arretan nola arreta espezializatuan.

Prestakuntzak helburu nagusitzat du emagin egoiliarrek bere gaitasun profesional espezifikoak lortzea, integratuz ezagutzak, jarrerak eta trebetasunak programa baten bidez, zeinek, EAEko sakabanaketa geografikoagatik ere, ekitatea bermatzen baitu prestakuntza teorikoaren nahiz praktikoan, baina prestakuntza-zentro bakoitzaren idiosinkrasia errespetaturik.

Euskadiko Obstetrizian eta ginekologian espezializaturiko erizaintzaren Irakaskuntza-unitatea hiru lurraldeen artean banaturik dago, Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eta unitate zentralizatuaren idazkaritza kokatuta dago Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko Jado pabiloiko teilatupean (4.solairuan).

Zuzendaritzek koordinatzen dute zerbitzu asistentzialen antolaketa, hala ospitaleetan nola lehen mailako arretako zentroetan, eta eskainitako zerbitzu-zorroak Emakumearen Osasuna Zaintzeko Programa bermatzen du emakumearen bizitza-zikloan zehar.

Programa teorikoa gauzatzen da Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko EHUren Erizaintza Eskolako Irakaskuntza-unitateetan eta Leioako EHUren Erizaintza Eskolako ikasgeletan.Gauzatze horretan jarraitzen zaio egoiliarrei prestakuntzaren urte bietatik bakoitzaren hasieran emandako kronogramari. Prestakuntza-batzorde parekide bat dago, kide anitzeko organo gisa, RD 138/2008 Dekretuak 3 kapituluko 8.artikuluan ezarritakoaren araberakoa, 34/2012 Dekretuak arautzen duena, martxoaren 6koak, Euskal Autonomia Erkidegoaren osasun-prestakuntza espezializatuko sistemaren antolamenduari buruzkoak.

Batzorde horri dagokio prestakuntza antolatzea, aplikazioa gainbegiratzea eta kontrolatzea prestakuntza-programan aurreikusitako helburuen betetzen direlaIrakaskuntza-batzordeak bere webgunea dauka, non egoiliar-aldiko informazio guztia eskaintzen baita. Sartzeko esteka: https://docenciabasurto.osakidetza.net/

Azken aldaketako data: 2016/07/12

Euskadi, auzolana