Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Aurkezpena

Basurtuko Ospitaleak irakaskuntzako hainbat jarduera garatzen ditu, eta, horien bidez, espezialistak trebatzen ditu, etengabeko prestakuntza eskaintzen die bertako langileei, eta ezagutza zabaltzen du komunitate zientifikoan.

Lankidetzan aritzen da Euskal Herriko Unibertsitatearekin medikuak eta erizaintzako pertsonala prestatzen; eta, 27 espezialitate ditu akreditatuta, mediku, farmazialari, emagin eta psikologo espezialistak prestatzeko.

Eginkizun horietarako, Ospitaleak kualifikazio-maila handiko irakasleak ditu, baita hainbat baliabide material ere:

  • Ekitaldi Aretoa, eta ikus-entzunezkoz hornitutako zenbait ikasgela.
  • Etengabe eguneratzen diren fondo bibliografikoak dituen liburutegia.
  • Informazio biomedikoa eskuratzeko sistema elektronikoak.
  • Irakaskuntza eta Ikerkuntza Unitatea, irakasteko eta ikertzeko behar bezalako ekipamenduarekin.
  • Urteko diru-hornidura, jarduera zientifikoak antolatzeko eta bertako profesionalek prestakuntza-jardueretan parte hartu dezaten.
Azken aldaketako data: 2016/07/12

Euskadi, auzolana