Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Etika profesionalaren dekalogoa

  • Harrera
    Pazienteei eta lankide berriei harrera on bat egiteak seguruago sentitzen lagunduko die gurekin hasten diren unean.
  • Konfidentzialtasuna
    Gure lanari buruz informazio pribilegiatua dugunez gero, ezarrita dauzkagun helburuetarako bakarrik erabili behar dugu eta ez beste ezertarako. Gure bezeroen eskubidea eta profesionalaren betebeharra baita.
  • Hezkuntza
    Komunikazio gizabidetsu, egoki eta errespetuzko batek errazago egiten ditu pertsonen arteko arremanak.
  • Enpatia
    "Bestaren" lekuan jartzeak handitu egingo ditu hari laguntzeko aukerak, bere arazoak ulertzeko ahalegina egiten delako.
  • Profesionaltasuna
    Eguneroko egoerak modu egokian konpondu ahal izateko beharrezkoa den arretarekin eta ardurarekin jokatu behar da, egoera horietako bakoitzaren erantzule eginez.
  • Txukuntasuna
    Gure inguruan sortzen dugun ingurune fisikoak eta gure aurkezpen pertsonalak besteekiko errespetuaren adierazgarri izan behar du.
  • Puntualtasuna
    Gure lana zehaztasunez, segurtasunez eta ziurtasunez egiteak gu gauden egitura handi horrek hobeto funtziona dezan laguntzen du.
  • Harmena
    Entzuten badakigu, mezuak jaso ahal baditugu eta gure inguruko ekintzak egoki interpretatzen baditugu, geu ere horiekin aberastu egingo gara.
  • Elkartasuna
    Gure lankideekin elkarlanean aritzea lana errazago eginez eta haien hutsuneak hobetuz. Jarrera gizabidetsuagoak hartzea gure lan-ingurunean.
  • Tolerantzia
    Batzue eta bestee garen bezala onartzea, guregandik hasita. Gureak ez bezalako iritzi eta jokabideak errespetatuz gero, gure ingurunea aberatsago egingo dugu helburu bera lortzeko bidean.
Azken aldaketako data:  2015/02/10

Euskadi, auzolana