Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Xedea, ikuspegia eta baloreak

 

 

Xedea

Igo

  • Herritarren osasun beharrei erantzuten diegu, arlo guztietan: sustapena, aurre-hartzea, zainketa, errehabilitazioa eta osasunaren hobekuntza.
  • Biztanlerian zentratzen dugu arreta, haien artean koordinaturik dauden talde integralekin, osasun zentroen eta ospitalearen bitartez, zeina baita erreferentzia Gipuzkoan eta –prozesu batzuetan – erkidegoan ere.
  • Pertsonen behar sozialentzako erantzunak errazten ditugu, beste erakunde batzuekiko aliantzen bitartez.
  • Etorkizuna eraikitzen ari gara, profesionalak prestatuz, ikertuz eta berrituz

Ikuspegia

Igo

  • Herritarren igurikapenak eta beharrak asebetetzea, pertsonarengan zentraturiko arreta baten bitartez, segurua eta kalitatekoa, teknikarik egokienak erabiliz, koordinaturik arlo guztietan,–baita soziosanitarioan ere–.
  • Profesional-talde bikainak prestatu eta garatzea, harro egongo direnak erakundearen parte izateaz.
  • Etorkizuneko profesionalak prestatzea, arreta sanitarioko arlo desberdinetan, pazienteari arreta emateko, Euskadiko bi hizkuntza ofizialetan.
  • Berrikuntza eta ikerketa garatuz aurrera egitea ikuspuntu zientifiko batetik.
  • Erakunde Sanitario Integratua egonkortzea, egitura sostengarri, efikaz eta efiziente gisa, ingurumenari errespetua diona, helburuak lortzen eta partekatzen dituena.
  • Gure erkidegoko eta Gipuzkoako garapen sozioekonomikoa garatzea, parte garen gizartearen onespena lortuz.
  • Euskal Osasun Sistemaren erreferente garrantzitsuena bihurtzea.

Balioak

Igo

  • Balio pertsonaletan (erantzukizuna, zintzotasuna, enpatia eta errespetua) eta taldekoetan (kalitate asistentziala, gaitasun profesionala, talde-lana, gardentasuna eta elkartasuna) oinarritzea, pazientearen autonomia, konfidentzialtasuna eta ekitatea babesteko.
Azken aldaketako data:  2015/02/09

Euskadi, auzolana