Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Ongietorria

Ongi etorri Donostialdea ESIaren web orrialdean. Sendo-sendoak diren eta lankidetzan ibilbide luzea duten eta bi erakunde elkartuta sortu da Erakunde berria: Ekialde Eskualdea eta Donostia Unibertsitate Ospitalea.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, hauxe da atentzio integratua:

“Diagnostikoarekin, tratamenduarekin, zaintzarekin, errehabilitazioarekin eta osasunaren sustapenarekin lotutako zerbitzuen baliabideak, antolakuntza, kudeaketa eta hornikuntza biltzen dituen kontzeptu bat da. Integrazioa zerbitzuak hobetzeko bitarteko bat da, eskuragarritasunari, kalitateari eta erabiltzaileen gogobetetasunari dagokienez".

Atentzio-integrazioa, bestalde, jarduteko ardatz nagusietako bat da Osasun Sailaren eta Osakidetzaren ildo estrategikoen barruan.

“Azken batean, kontua da osasun-sistemari koherentzia eman eta haren mailen artean sinergiak aurkitzea, zaintza sanitarioak osoagoak izan daitezen, koordinatuagoak, eraginkorragoak eta, azken finean, kalitate handiagokoak".

DONOSTIALDEA ESIan, hauxe dugu integrazio asistentzialaren definizioa:

Eragile autonomoen (eta erakundeen) artean gobernu komun bat sortu eta denboran zehar mantentzeko prozesua, helburutzat duena haien interdependentziak koordinatzea, proiektu kolektibo bat egiten lagun dezaten.

Eraldaketa hori lortzeko, funtsezkotzat ditugu honako hauek: Pazienteen beharretara egokitutako erantzun asistentziala eskaintzea, antolakuntzaren diseinuaren ardatza erantzun asistentziala izatea eta partekatzen ditugun balioetan oinarritzea gure ekintzak.

Web gune honen helburua da ere herritarrok gure zerbitzuen ezagueran aurrera egiten lagunduko diguten elementuak aurkitzeko lekua izatea, eta erreferentzi nagusi bihurtzea nahi dugun osasun publikoa gizpukoarrei gerturatzea. Orain gehitu egin dugu eta gehieketa horretan, denok, biztanleria eta Donostialdea ESIko profesionalak, dudarik gabe, irabaziko dugu.

Ongi etorri!

Itziar Pérez
Donostialdea ESI zuzendari gerentea


Euskadi, auzolana