Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Kalitatea

Donostialdea ESI Kalitateko Unitatearen misioa da:
Pazienteen arretaren hobekuntzan laguntzea, ospitalearen helburuak definitze, lortze eta ebaluatze aldera, laguntza metodologikoa eskainiz, Guztizko Kalitatearen printzipioen arabera.
Horretarako, egun, egitura eta materiazko baliabideez gain, hurrengoek osatzen dute unitatea:  mediku zerbitzuburuak, bi mediku-ondokok eta antolamendu ingeniariak.  

 Kalitateko Unitatearen Bezeroakdira:

  • Donostialdea ESI Zuzendaritza
  • Zerbitzu asistentzialak eta zerbitzu ez-asistentzialak
  • Pazienteak, azken bezero gisa.

Kalitateko unitatea 1992tik ari da bere eginkizunak burutzen,  hasieratik kalitate teknikoaren zein hautemandako kalitatearen hobekuntzan fokua jarrita, Donostialdea ESI zuzendaritzaren eta zerbitzuen lankidetza estuan. 

 

Egungo Zerbaitz-zerrendaren barruan hurrengoak sartzen dira:

  • EFQM ereduaren garapenerako laguntza metodologikoa eskaintzea
  • ISO motako nazioarteko arauei jarraiki, Kalitatearen Kudeaketarako Sistemak ezartzeko laguntza metodologikoa eskaintzea
  • Prozesuen eta prozesukako kudeaketaren laguntza metodologikoa
  • DONOSTIALDEA ESI zuzendaritzarekin lankidetzan jardutea helburuen definizioan eta lorpenean
  • Ikerketa klinikoak egiteko laguntza metodologikoa
  • Kudeaketa klinikoaren laguntza metodologikoa
  • Batzorde klinikoen laguntza metodologikoa
  • Lan-taldeentzako laguntza metodologikoa
  • Kalitate planaren eta Segurtasun Klinikoaren planaren kudeaketan laguntzea
  • Baimen informatuen kudeaketa(Gure bezeroen gogobetetasun-inkesten emaitzak)
  • Paziente, profesional eta foku-taldeei egin beharreko inkesten kudeaketa
  • Programa kontratuaren kalitate-konpromisoen kudeaketa
  • Kalitate eta segurtasunaren metodologien irakaskuntza

 

Kudeaketa sistemak

 

 

Ingurumena

Donostialdea ESIak, Osakidetzaren helburu komunekin bat eginda, ingurumenari dagokionean ibilbide ezaguna zuen Gipuzkoa Eskualdearen ezagutza asimilatu egiten du, eta herrialde historikoko ospitale nagusi den Donostia Unibertsitate Ospitalearen berezitasunak kontuan hartzen ditu. Donostialdea ESIak Donostialdea, Oarsoaldea eta Urola Kosta eskualdeetan du bere jardun-eremu printzipala, eta ospitale tertziario batek eta 32 anbulatorio eta osasun zentrok osatzaen dute. 4.800 profesionalek lan egiten dute bertan, helburu dutenak pertsonak “eskurik onenetan” sentiaraztea, arreta hubil baten bidez osasun zentroetan eta, behar denean, arreta berezituaren bidez anbulatorioetan eta ospitalean.

 

Gure erabiltzaileen gogobetetasuna etorkizunean handitzen jarraitzeko badakigu inguramenarekin erantzukizun bat dugula, eta horregatik kontziente gara garapen ekonomiko eta teknologikoa bateratu beharra dagoela inguru-giroaren babesarekin. Hori horrela izanik, engaiatu egiten gara ingurumenari egindako kaltea gutxiagotzearen helburuarekin, eta konprometitu egiten gara gure egunerako jardueran ingurumenaren ikuspegia sartzearekin, agunez egun hobetuz gure ingurumen-jarrera.

 

Gainerako giza jarduerak bezala, gureak ere kalte egin diezaioke ingurumenari, eta hori dela eta, konpromisoa hartzen dugu gure ekintzen ondorioak aztertzeko, ingurumenaren aldetik, eta dauden baliabideen erabilera optimoa egiteko. ESIko profesionalei prestakuntza eskainiko diegu horri buruz, eta sentikortu egingo ditugu lanpostuan lan-jardun arduratsu baten bidez jokatzeko inguramenaren babesean.

 

Inguramenaren babes jarraitu eta etengabea bilatzen dugu, araudia betetzeaz harago, eta urtero berrikusiko ditugu erronka, helburuak, eta ingurumen-programak, horiek etengabe berritzeko. Helburu eta emaitza horiek publikoak izango dira, eta denon arteko elkarrizketaren bidez eta erakundeen arteko lankidetzaren bideak sustatuz eramango dugu aurrera eginkizun hori, efizientziaz.

 

 

Azken eguneratzea: 2018/09/27

Euskadi, auzolana