Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Komunikazioa eta Kanpo Harremanak

Komunikazio eta Kanpo Harremanen Arloak bi zerbitzu ditu, eta koordinatuta egiten dute lan: Informazioa eta Komunikazioa.

Donostialdea ESIren barneko komunikazioaz eta irudiaz arduratzen da, erabiltzaileari informazioa ematen dio, eta komunikabideen eta erakundeen arteko harremanak koordinatzen ditu.

Arloko arduraduna: Maialen Lizundia

maialen.lizundiaizaguirre@osakidetza.eus
Telefono-zenbakia: 943007358/943007613/658722406

 

KOMUNIKAZIOA

Komunikazio arloko (barne/kanpo komunikazioa, edizioa, harreman publikoak, diseinua, hizkuntza normalizazioa, argazkigintza eta komunikazio elektronikoa) profesionalez osatutako zerbitzua da, eta mota horretako sailen ohiko eginkizun guztiez arduratzen da.

Zerbitzuen katalogo zabala du. Horien artean, nabarmentzekoa da Donostialdea ESIren Intranet/webgunea eta sare sozialak kudeatu eta eguneratzen dituela. Donostiako aldizkari korporatiboa, memoria zientifikoa eta Donostialdea ESI memoria orokorra egiten du, eta zentroan edo bertako profesionalek lagunduta egiten diren argitalpen eta ekintza guztiak editatu eta koordinatzen ditu.

Barne-komunikazioaren helburua zera da, profesional guztiei komunikazioarekin loturiko hainbat arlotan laguntza eta aholkularitza zerbitzua ematea.

 

Zerbitzuen katalogoa


Donostialdea ESIren komunikazioak zerbitzuen katalogo zabala du. Horien bidez, erakundeko profesionalei babesa eman nahi die arlo horretan.

Prentsa-bulegoa
• Komunikabideekin kudeaketa egitea
• Eguneroko prentsa-dosierra
• Prentsa-oharrak
Kanpo-komunikazioa
• Webgunea
• Sare sozialak
• Pazienteentzako esku-orriak
• Prestigio-katalogoa
• Urteko memoria
• Argitalpen orokorrak
• Bisitak
Ekitaldiak antolatzea
• Jarduera zientifikoa
• Bideoak
• Emankizunak
• Ekitaldi-aretoa / Bilera-aretoak
• Eskuliburuak, triptikoak eta kartelak  

Komunikazio zientifikoa
• Protokoloak eta gidak
• Jardunbide-eskuliburuak
• Bideoak
• Biltzarretarako posterrak
• Memoria Zientifikoa
Barne-komunikazioa
• Profesionalentzako aldizkariak
• Prentsa-laburpena
• Intranet
• Informazio korporatiboa kudeatzea
• Kartelak
• Komunikazio-planak
• Estilo-eskuliburua
• Seinaleak
Hizkuntza-normalizazioa

 

INFORMAZIOA


Zuzenean eta telefono-bidez informazioa ematen duten profesionalez osatuta dago, eta zentroko erabiltzaileei sarbidea arindu eta errazteaz arduratzen dira.


Donostiako Unibertsitate Ospitalean ematen du zerbitzua, Aranzazu eraikinaren sarrerako hallean: asteko zazpi egunetan, goizez eta arratsaldez, informazioa zuzenean ematen du, eta, goizez, arratsaldez eta gauez, telefonoz.
Ospitaleko kokapen orokorrei eta barne-ibilbideei buruzko planoak eta informazio-eskuliburuak ditu, baita zentroan egiten diren ekitaldiei buruzko informazioa ere (hitzaldiak, hizketaldiak edo beste ekintza batzuk).

 

OSID.KOMUNIKAZIOA@osakidetza.eus
Telefonoa: 943007613

 

Azken eguneratzea: 2018/08/21

Euskadi, auzolana