Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Biodonostia Institutua

Garai bateko zerbitzu orokorretako eraikinean dago, Psikiatrikoaren ondoan eta Gipuzkoa eraikinaren atzean:

XEDEA

  • Traslaziozko ikerketa biomedikoa eta kooperatiboa garatzen duen eta berrikuntza eta aurrerapen teknologikoa bultzatzen dituen eredua ezartzea, gaixoaren onura eta herrialdearentzako aberastasuna sortuz.

IKUSPEGIA

  • Gipuzkoako ikerkuntza biomedikoa bultzatzea.
  • Giza baliabide eta baliabide materialen kudeaketa ekonomiko eta administratiboa bateratzea.
  • Asistentziara bideratzea ezagutza zientifiko eta teknologikori buruzko ikerketa.
  • Institutuaren ikerketaren harreman zuzena ziurtatzea gipuzkoar populazioaren beharrekin.

BALIOAK

  • Ikerketa biomedikoa, epidemiologikoa, osasun publikokoa eta osasun-zerbitzuetakoa sustatzea.
  • Osasun-sistemako programak eta politikak zientifikoki oinarritzea.
  • Ahal izanez gero, traslaziozko ikerketa indartzea. Horrela esaten zaio ezagutza zientifikoak, nazioarteko gomendioen arabera, jardunbide klinikora lekualdatzea bizkortzera zuzendutako ikerketari.

IKERKETA-ARLOAK

    300 profesionalek osatzen dute Biodonostia ikerkuntza institutua, 22 lantaldetan banaturik. Estatu eta nazioarte mailako egitasmo askotan parte hartzen du institutuak, zazpi ikerkuntza-arlotan:
  • Neurozientziak
  • Gibeleko gaixotasunak
  • Urdail-hesteetakoak
  • Infekziosoak
  • Onkologia
  • Kirurgia, eta beste gaixotasun sistemiko batzuk
  • Epidemiologia eta Osasun Publikoa
  • Bioingeniaritza

Para más información: http://www.biodonostia.org/

Azken aldaketako data: 2014/05/12

Euskadi, auzolana