Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Kaixo, Osane naiz

Bila zabiltzan hori aurkitzen lagunduko dizut?

cerrar

Laguntzaile birtuala

Kaixo, Osane naiz
Laguntza behar duzu?

Imagen de Osane pensando
Powered by anboto
Egin iezaiozu zure galdera Osaneri

on
debug

Nor gara

Arabako Errioxa Erakunde Sanitario Integratua (ESIa) eremu horretako Lehen Mailako osasun-zentroen eta Lezako Ospitalearen integrazioaren bidez sortu zen.

Azken hori, egonaldi ertain eta luzeko ospitalea dena, Osakidetzako Ospitale Sareko erreferentziako zentroetako bat da paziente kroniko pluripatologikoentzat, errehabilitazio prozesuan egon eta eriondo edo zainketa aringarrien beharrak dituzten horientzat.

Lehen Mailako Arreta hiru administrazio-unitateren inguruan antolatzen da: Oion, Guardia eta Bastida, eta horiek zentrorik handienak hauek dira: Oion, Moreda, Lantziego, Guardia, Lapuebla de Labarca, Eltziego, Villabuena, Leza, Bastida.

Gainera, etengabeko arreta momentu oro eskaintzen da; astelehenetik ostiralera ohiko langileekin, guardia lokalizatuen bidez eta, asteburuetan, egonaldi fisikoko guardien bidez. Aurretik aipatutako hiru eremu horietan, medikuntzako eta erizaintzako taldeak eskaintzen du aipatutako Etengabeko Arreta, 24 orduz, modu presentzialean.

Arabako Errioxa ESIaren ezaugarri nagusia bere banaketa geografikoa da, 17 herriekin; guztira, erakundeak arreta sanitarioa eskaintzen die 11.500 herritar ingururi.

Cancer de mama

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana