Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Osatek
  4.  
  5. Aurkezpena

Nor garen

Erakunde publikoa

Igo

OSATEK, Osasun Sailaren menpeko Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da. 1992. urtean jaio zen irudiaren bidezko diagnostikoan Estatuko erreferentzia bilakatzeko eta arlo sanitarioko antolakuntzaren eredu bihurtzeko asmoz.

Eratu zenetik igarotako 25 urteotan, 1.400.000 paziente baino gehiagoren diagnostikoa osatzen lagundu du erresonantzia magnetikoaren bitartez. Horri esker, Euskal Autonomia Erkidegoan sektore honen buruan kokatu gara. OSATEK aitzindaria izan da erresonantzia magnetikodun aplikazio berriak abiaraztean, kontrastaturiko 3D angiografia, kolangiopankreatografia eta garuneko perfusioan, besteak beste.

Bideoetarako loturak:

Honako hauek dira OSATEKen jarduera nagusiak:

  • Puntako teknologiadun irudiaren bidezko diagnostiko zerbitzuak kudeatzea, administratzea eta ustiatzea.
  • Ikerkuntza eta irakaskuntza, Euskal Autonomia Erkidegoko politika sanitarioaren testuingurua zehazten duten araudia eta baldintzen arabera.

Langileriaren kudeaketa

Igo

Erakunde honetako kideok lankidetzan dihardugu, profesionaltasunez eta kalitatez, honako helburu hauen bila:

  • Gure bezeroen itxaropenak gogobetetzea, hau da, gure asistentzia jasotzen duten pazienteen eta prozesu diagnostikoan gure partaidetza eskatzen duten mediku espezialisten itxaropenak gogobetetzea.
    1. Pazienteak: proba egiteko agindua ematen denetik egin arte ahalik eta denbora gutxien igarotzea, atentzio eta tratu egokia hitzorduan eta gure instalakuntzetan dagoen bitartean, proba gauzatzen den bitartean tratu egokia jasotzea eta horri buruzko informazio egokia izatea.
    2. Mediku klinikoak: diagnostikoa egiten eta tratamendu egokia aukeratzen nahiz planifikatzen lagunduko duen txosten argi eta osatua. Halaber, hainbat alderdi zientifikotan laguntza eskainiko da.
  • Giza baliabideak zein teknikoak eta ekonomikoak ere kudeatzeko eredua ahal den beste hobetzea, autofinantzaketa bilatuz efizientzia eta produktibitatearen bidez.

Horretarako, honako hauek ditugu:

  • Baliabide teknikoak teknologiaren abangoardian, batik bat irudiaren bidez diagnostikatzeko ekipoak..
  • Etengabeko prestakuntzan dagoen profesional taldea, helburuen lorpenean inplikatuta, motibatuta dagoena eta bere lorpenen arabera baloraturik dagoena.
  • Zuzendaritzak, kalitate Osoko kudeaketarekin duen konpromisoa.

Kalitatea

Igo

OSATEK-ek ISO 9001:2000 ziurtagiria dauka. Horren bitartez, eta irudiaren bidezko diagnostikoa erabilita, asistentzia sanitarioa eskaintzeko zerbitzua bermatzen du.

Kalitatearekin daukagun konpromisoa "Zilarrezko Q" delako garaikurraz saritu da. Sari hau, Eusko Jaurlaritzak ematen die 400 puntu baino gehiago erdiesten dituzten erakundeei, Euskalit, Kalitaterako Euskal Fundazioa delako erakundeak egindako kanpo-ebaluaketaren ondoren.

Ingurumenaren kudeaketaren alorrean OSATEK-ek bere sistemaren ziurtagiria (2.006) lortu du, Eusko Jaurlaritzak Ihobe agentziaren bidez eskaintzen duen Ekoscan arauaren bitartez.

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana