Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Osatek
  4.  
  5. Segurtasun neurriak

Segurtasun neurriak



Gure instalazioetara heldutakoan, probari buruzko foileto bat eskainiko dizugu. Bertan jasota dagoen informazioa web gune honetan aurkitu dezakezunaren antzekoa da. Gure langileek zalantzak argituko dizkizute eta jarraian segurtasunerako galdetegia emango dizute. Garrantzitsua da bertako galderei behar bezala erantzutea oso garrantzitsua da.

Erresonantzia Magnetikoa irudiaren bidezko kaltegabeko teknika bat da. Horretan ez da erabiltzen ez erradiazio ionizatzailerik (X erradioak). Irudiaren bideko teknika hau 20 urtetan baino gehiagotan erabili eta gero, ez da teknikari atxikitako efekturik aurkitu, erabiltzen dituen energia motetatik eratorri daitekeenik, esate baterako: eremu magnetikoa, erradiofrekuentziazko uhinak.

Hala ere, Erresonantzia Magnetikoaren inguruan arrisku potentzialak daude, pazienteentzat ez ezik, Erresonantzia Magnetikoko gelan sartu daitekeen edonorentzat. Erresonantzia Magnetikodun ekipoa batik bat iman oso ahaltsuan datza. Orain arte oso istripu gutxiren berri izan dugu, baina izan diren horiek hainbat segurtasun-neurri ezartzeko beharra dakarte.

Izan daitezkeen istripuak honako arrazoi hauengatik eman daitezke:

  • Material ferromagnetikoek (iman batek erakarri ditzakeen metalezko objektuak), intentsitate handiko eremu magnetiko baten eraginpean egoteagatik, “misil efektua” pairatzen dute eta benetako jaurtigai bilakatzen dira. Giltza batzuk edo artazi sinple batzuk benetako arazoak sortu ditzakete.
  • Dispositibo elektronikoen funtzionamendua aldarazi dezakete eremu magnetikoek. Adibidez, bihotzeko pauso-markagailua nabarmen kaltetuko litzateke Erresonantzia Magnetikoaren eremu magnetiko ahaltsuaren ondorioz. Gainera, horrek, pertsona eramailearengan ere arazo larriak sortarazi ditzake.

Sortutako eremu magnetikoaren intentsitatea imanaren isozentrotik urruntzen garen heinean murrizten da, definituriko intentsitate-kurba batzuen arabera. Eremu magnetikoak dispositibo elektronikoetan izan ditzakeen efektuak (funtzionamendu txarra) 5 gauss-eko lerrotik hasita azaltzen dira. Lerro horren barruan geratzen den zonarako (“Erresonantzia Magnetikoko gela” izan ohi da) sarbidea mugatua izan behar du eta inguruko zona kontrolpeko zona da. Zona hauetara, segurtasunari buruzko galdetegia derrigorrez bete behar izan duen baimendutako langileria soilik sartu daiteke (pazienteak izan edo ez).

Bestalde, eremu magnetikoaren bestelako efektu batzuk daude. Horiek segurtasunaren gainean eraginik ez izan arren, ezagutzea komeni da:

  • Kode magnetikodun edozein objekturen funtzionamendua (kreditu-txartelak, zenbait giltza) aldaraziko da Erresonantziako Gelan sartuz gero. Horrenbestez, objektu horiek aldagelako kabinan utzi beharko ditu, edo itxarongelan senideei eman.
  • Bere aldamenean eraman ditzakeen metalezko hainbat gauza (adibidez: ortodontziazko aparatu finko bat, aldakako protesia, etab.) eta azterketa ziurtasunez egiteko aukera ematen badute ere, irudian distortsioak sorrarazi ditzaketenak, ikertu beharreko zona hurbil egonez gero. Horrelakoetan, diagnostikoaren azterketa balioa oso mugatua izateko arriskua dago.
Laneko ingurunearen segurtasuna hobetzeko, hurrengoa bete behar duzu:

Erosoagoa bazaizu, etxean inprimatu dezakezu eta aurretik irakurri, edo azterketaren egunean ere beteta ekarri dezakezu. Ez izan zalantzarik horri buruzko edozein zalantza kontsultatzeko.

Azken eguneratzea: 2008/12/03

Euskadi, auzolana