Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Eredu asistentziala

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak asmo sendoa du arreta komunitarioaren ereduaren alde lan egiteko. Eredu hori, oro har, garatutako osasun mentaleko zerbitzu guztietan onartu da eta Osasun Mentalaren Estrategian sartu da, bai Osasun Sistema Nazionalekoan, bai Euskal Autonomia Erkidegokoan.

Eredu komunitarioak dakarrena zera da: lehentasunez, arreta behar duten pertsonengandik hurbil dagoen eremu komunitarioan zerbitzuak garatzea, eta ospitaleetako egonaldiak ezinbestekoak direnean soilik erabiltzera murriztea. Zerbitzu horiek garatzeko behar asistentzial sanitarioez gain, estaldura eta laguntza komunitarioa bermatzeko behar diren elementu guztiak ere kontuan izan behar dira, batez ere, osasun mentaleko arazo larriak dituzten pertsonak artatzeko, kalteberagoak direnez eta bazterketa arriskua izaten dutenez, beste behar batzuk ere izaten dituzte, hala nola,  ostatua, laneratzea eta okupazioa, eskubideen babesa eta oinarrizko behar ekonomikoak estaltzea.

Bizkaiko biztanleriaren  osasun mentala prebenitzeko eta sustatzeko esku-hartzeaz gain, zerbitzu horiek antolamendu bat behar dute erabiltzaileei arreta osoa eskaintzeko eta euren bizitzan zehar  honako hauek bermatzeko: arretaren kalitatea, segurtasuna, eraginkortasuna eta jarraitutasuna. Antolamendu horrek koherentzia bat eskatzen du  esku hartzen duten bitarteko eta profesionalen artean. Horrez gain, antolamendu horrek sistemaren eraginkortasuna hobetzen lagundu beharko luke.

Azken aldaketako data:  2015/07/21

Euskadi, auzolana